Menua

Arroz eta hegaluze pastel hotza

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • Kg erdia arroz zuri, egosia
  • 300 g hegaluze, kontserbakoa eta xukatua
  • 250 g tomate saltsa hotz
  • 250 g maionesa hotz
  • 6 pikillo piper, zerrendatan moztua
  • 2 eskukada oliba beltz eta berde, hezurrik gabe

Errezeta

Uretan egosiko dugu arroza, gatz, olio pixar bat eta baratxuri ale batzuekin, 15 bat minutuan. Xukatu eta uretan pasatuko dugu, almidoia kendu eta freskatzeko, eta egoste-puntuari euts diezaion.

Aluminio edo film paperaz estaliko dugu plum-cake motako molde eder bat. Arroz geruza bat hedatuko dugu haren hondoan, eta hegaluze papurtuz hornituriko beste bat haren gainean (eskuz zanpatuko dugu hegaluze papurtua, harro ez dadin). Beste geruza trinko bat gaineratuko dugu ondoren, arroza oraingoan ere, eta hegaluzearen txanda izango da hurren. Txandaka beteko dugu beraz moldea, eta arrozarena izango da ageriko geruza. Ongi estutu behar ditugu geruzak, moldea kendu ostean jakia trinko ager dadin. 2 orduz edukiko dugu molde hozkailuan, ongi tapatua, usainik ez hartzeko.

Haien ostean, pastela aurkeztuko dugun erretiluan kenduko diogu moldea jakiari.
Maionesaz estaliko dugu ondoren oso-osorik, eta etxeko haurren laguntzaz, ongi pasa dezaten, pikillo zerrendez eta bitan zatituriko olibez apainduko dugu pastela.

Entsalada batekin aurkeztuko dugu pastela. Jaki freskoa da hau, oso egokia udako edozein egunetarako. Bezperan egin dezakegu pastela, eta hondartzatik itzultzean jan. On egin!

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

udare tarta

Udare tarta

Udare tarta –  Osagaiak Tarta molde bat, labean berotutako masa hautsi fin-finaz estalia, hotza 6 udare, zurituak, dadotan moztuak Korintoko mahaspasak, eskutada bat (sobera lehor baleude, zenbait orduz eduki beratzen Calvados-etan) Zurrusta bat Calvados (edo …

sukaldean-fondo0

Arraingorri pastela

Osagaiak 2 perloi edo arraingorri eder, garbi eta ezkatarik gabe 2 tipulin, pikatuak Porru baten zuria, pikatua 2 baratxuri ale Oliba olioa Xorta bat brandy 6 koilarakada tomate saltsa Litro laurdena esnegain urtu 8 arrautza, …

atuna

Poteko atun tradizional egosia

Osagaiak Lehen mailakoa izango da atuna, eta oso freskoa Kristalezko flaskoak garbi eta lehor egongo dira, uztai-itxituraz eta goma berriz hornituak. Oliba olioa erabiliko dugu (0,4º), batzuek eki-lore olioa ere erabiltzen badute ere Errezeta Burua …

sukaldean-fondo0

Henrietteren pastela

Osagaiak 2 katilukada irin 2 katilukada azukre 3 arrautza Katilukada bat esnegain urtu Koilaratxokada bat azukre bainilatu Ximiko bat legamia-hauts Errezeta Azukrearekin joko ditugu arrautzak, kolore zurixka hartu arte. Irina, esnegaina eta legamia gaineratuko ditugu …

sukaldean-fondo0

Legatz pastela

Osagaiak Kg bat legatz hezurrarekin, erdiko trunkoa esate baterako, garbi eta ezkatarik gabe 2 tipulin, pikatuak Porru baten zuria, pikatua 2 baratxuri ale Oliba olioa Xorta bat brandy Litro laurdena esnegain urtu 8 arrautza, joak …