Menua

Arrautza frijituak

  • Arrautza frijituak
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Arrautza frijituak

Baten batek “besterik ez bada, arrautza frijituk egongo dira” mezprezuz bezala esaten duen bakoitzean, zeru eta infernuetako arima noble guztiak jartzen dira dantzan. Zer dela eta gutxiespen hori? Txanpon txiki bat eskatutakoan, “ez daukat txanponik, baina urre pipita pare bat emango dizut ordainetan, besterik ez bada” esatearen antzekoa da. Zein jaki ezagutzen duzu arrautza frijitu parea baino gustagarriagorik?

Osagaiak:

  • Arrautzak
  • Oliba olioa
  • Gatza

Errezeta:

Denok dakigu arrautzak frijitzen: olioa ongi berotu, arrautzak bertan jarri, gatz zimiku bat gehitu eta norberaren gustura egin, batzuek ertz erreak nahi dituzte, beste batzuek erdi-eginak edo ia gordinak… Denetarik.

Baina mokofina bazara, hara hemen zuretzako moduko era loriatsu bat.

  1. Garrantzitsua da, lehenik, ontzi estu eta altu batean frijitzea. Padera batean baino hobekiago. Oliba olio ugari isuri eta su bizi-bizian jarriko dugu padera: ez diogu olioari erretzeko astirik emango, bai ordea kea dariola hasteko.
  2. Arrautzak banan-banan hautsiko ditugu katilu batean eta altuera egoki batetik lerratuko ditugu olio berotan, zipriztinik gabe ospitalerako aitzakiarik eduki ez dezagun.
  3.  Irauli edo bitsaderaz ukitu baino lehen, oliotan murgilduko dugu arrautza, ongi bero dadin eta arrautza frijitu zoragarria bitsaderari itsats ez dakion (erremediorik ez dago, bestela: ezin bereiziko ditugu bata eta bestea, eta lehertu egingo zaigu, seguruenik, gorringoa.
  4. Ertzak parpailatsu atera bazaizkio, hainbat hobe, bikaina arrautza! Sutatik atera eta oparo emango diogu gatza arrautzari.

Kasu!

Arrautza ukitu aurretik, olio beroan bustiko dugu bitsadera, arrautza frijitua ganoraz atera ahal izateko. Lagungarri gisa, nahi bezalako gaiak bidera ditzakegu: piperrak, patatak, hirugihar frijitua, txorizoa, txistorra.

Arrautza frijituak

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Gorringo gordinak entsaladan

Osagaiak Kg bat gorringo, gordinik 12 koilarakada oliba olio birjina 2 koilarakada sagardo-ozpin Gatza eta piperbeltz eho berria *Lau pertsonentzat Errezeta  

ONDDO NAHASKIA Javier-Lastras

Onddo nahaskia

Onddo nahaskia –  Osagaiak Onddo salteatuak, 600 g Oliba olio pixka bat 8 arrautza Gatza Perrexil xehatua … Errezeta Onddoak berotzen jarriko ditugu kazola zabal batean edo zartaginean, olio pixka batekin, baina kontuz, ez daitezela …

arroz tortilla

Arroz tortilla

Arroz tortilla –  Osagaiak 20 koilarakada arroz zuri baratxuri eta perrexilarekin 8 arrautza, joak Perrexila, xehatua Gatza Errezeta Jo ditugun arrautzetan nahasiko dugu baratxuriz eta perrexilez maneaturiko arroza. Gatz gutxi eman eta perrexil xehatua erantsi. …

Arrautza poxatuak Jonathan-Lin

Arrautza poxatuak

Arrautza poxatuak egiteko era tradizionala sinplea da oso: xorrotada bat ozpin (edo limoi zuku) duen ur irakinetara apurtu arrautza eta goilara batekin forma borobilari eusten saiatu, alferrik izango den arren: arrautza ez zaizu guztiz borobila …

sukaldean-fondo0

Arrautzopil edo omeleta

Osagaiak Koilarakada bat oliba olio 8 arrautza Gatza *Lau pertsonentzat Errezeta Arrautzak jo. Zartagin zabal batean olioa bero-bero dagoenean, kea ateratzen hasten denean, laster isuri bertara arrautza joak. Tortilla ongi itxuratu, mamitua, sobera lehortu gabe. …