Menua

Arkumea labean erreta

  • ARKUMEA ERREA Joselu-Blanco
  • arkumea-laberako-prest-jlas
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Arkumea labean erreta

Ez beldurtu errezeta honek behar duen denborarekin. Gutxi edo asko, mundu guztiak daki arkumea labean erretzen, baina egin kasu errezeta honetako denbora eta tenperaturei eta ez zara damutuko: gurina bailitzan desegingo zaizu arkumea ahoan eta zapore guztia igoko zaizu aho-zapaian gora.

 

arkumea laberako prestOsagaiak:

  • Arkume bat (umerria edo bildotsa)
  • Gatz larria
  • 2 baso bete ur

Errezeta:

Harakinari horrela eskatuko diogu arkumea: 5 kg ingurukoa, bitan zatitua luzeran eta, azkeneko saihetsetik aurrera, alde bakoitza berriro bitan zatitua, atzeko hanketatik bereizteko.

  1. Gatz larri ugariz hornitu eta gero, erretilu zabal batean ipiniko ditugu lau atalak, animaliaren kanpoaldea ahuspez edo beherantza.
  2. Baso bete urez garaztatu ondoren, labean sartuko ditugu puskak eta hantxe edukiko ditugu ordua eta hiru laurdenetan, 160º-ko tenperaturan.
  3. Epe horren ostean, puskak irauli eta berriro garaztatuko dugu guztia, gainerako urarekin. Beste hiru ordu laurdenetan edukiko dugu guztia labean, 200º-ko tenperaturan oraingoan, puskak gorritu eta kraskatsu gera daitezen.
  4. Erretiluak heze behar du beti, ez du lehortu behar; adi egon beharko dugu, beraz, eta ura erantsiko dugu arkume errea egarri sumatu orduko.

Kasu!

Puskak erreta eta beren zukuarekin zerbitzatuko ditugu, entsalada berdea eta ardo beltz on bat ondoan dituztela.

Esan beharrik ez dago lau lagunentzat nahi baduzu, arkume erdiarekin aski duzula eta doitu egin beharko dituzula labeko denborak.

Arkumea labean erreta

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Arkumea kazolan erreta

Arkumea kazolan erreta

Arkumea kazolan erreta Osagaiak Arkume erdia (umerria edo bildotsa), pisu bereko lau puskatan zatitua Limoi erdiaren zukua Koilarakada handi bat oliba olio 3 baratxuri ale Baso bete ardo zuri 2 baso bete ur Gatza … …

pasta-bolognesa

Pasta bolognesa

Pasta bolognesa Osagaiak Tipulin bat, txiki-txiki egina 3 baratxuri ale, txiki-txiki eginak 3 koilarakada oliba olio Haragi pikatua, 600 g (txerrikia, behikia edo txahalkia, gizena ere baduena xamurragoa izan dadin) Tomate saltsa, litro laurdena Perrexil …

Igel-hanka-salteatuak2

Igel hanka salteatuak

Igel hanka salteatuak –  Osagaiak Kg bat igel hanka garbi, eskeletotik bereiziak 4 baratxuri ale, pikatuak Eskukada bat perrexil, pikatua 8 koilarakada oliba olio Limoi bat, lautan zatitua Errezeta Animaliaren gorputzarekin batean aurkezten dira igel …

behi isatsa saltsan

Behi isatsa saltsan

Behi isatsa saltsan Osagaiak 2 behi isats, kilo banakoak, giltzaduretatik zatituak Ardo zuria, litro laurdena Azenario bat 2 tipula 10 baratxuri ale, osorik Gurin puska bat, ederra 3 litro ur Haragi salda, pastilla bat Oliba …

sukaldean-fondo0

Arkume aztala saltsan

Osagaiak 8 arkume aztal, garbiak eta hezurrarekin 30 baratxuri, zuritu gabe Porru bat, pikatua Tipulin bat, pikatua Litro erdia ardo beltz Oliba olioa Ura Gatza Errezeta Gatza eman eta, kazola batean oliba olio xorta bat …