Menua

Antxoa irin-arrautzeztatuak (errebozatuak)

  • Antxoa irin-arrautzeztatuak (errebozatuak)
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Antxoa irin-arrautzeztatuak (errebozatuak)

Antxoak era honetan egiteak, lan apur bat emango dizu, banaka maneiatu behar baitira aleak, baina ez zara batere damutuko: ezagutzen dugun era onentakoa da hau, baldin eta ez bazaio arrautzari gehiegi frijitzen uzten, hori eginez gero, arrautzaren xigorrak irabaziko dio antxoaren zaporeari, eta ez da komeni halakorik.

Osagaiak:

  • 40 antxoa, ahalik eta handienak (kg bat inguru)
  • Oliba olioa
  • Irina eta arrautza joa, gaia irin-arrautzeztatzeko
  • Gatza

Errezeta:

  1. Ondo garbitu, baina ahal dela bi xerrak bereizi gabe. Buru-hezurra kendu eta gatza emango diegu ondoren. Arrain-saltzaileak berak garbi ditzake antxoak, baina nekez utziko dizkizu liburu moduan irekita.
  2. Irin-arrautzatan pasa eta olio ugaritan frijituko ditugu antxoak, su ertainean, irin-arrautza erre ez dadin.
  3. Frijitu eta xukatu ondoren zerbitzatuko ditugu antxoak, tomate edo uraza eta tipulin entsalada batekin.

Kasu!

Inork ez dizu esango, baina mayonesa apur batekin bikainak dira. Binaka ere jar ditzakezu, hau da, bi antxoa parez-pare irin-arraurtzeztatu eta bakarra balira bezala frijitu. Eta gauzak gehiago nahasteko gogoz bazara, jarri potoko piper gorri zati txiki bat bi antxoen artean lehenbizi eta gero irin-arrautzeztatu eta frijitu. Edo soberan duzun piper berde frijitu baten zatia. Ikusiko duzu nolako pagotxa.

Antxoa irin-arrautzeztatuak (errebozatuak)

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

saltsa herdoila

Saltsa herdoila

Saltsa herdoila –  Osagaiak 2 arrautza gorringo, egosiak eta pikatuak Arrautza gorringo bat, gordinik Litro laurdena oliba olio birjina Koilarakada bat Xerez ozpin Koilarakada bat tomate kontzentratu edo, hura ezean, ohiko tomate saltsa Azafraia, 8 …

tapenade saltsa

Tapenade saltsa

Tapenade saltsa –  Osagaiak Oliba beltz hezurgabetuak, pisatuak, 200 g Baratxuri ale bat, zuritua, barreneko hozia kenduta 3 antxoa xerra, gatzetan Koilarakada bat kapar Oliba olio birjina, estra, 100 g … Errezeta Oliba beltz hezurgabetuak …

Antxoa marinatuak

Antxoa marinatuak

Antxoa marinatuak Osagaiak Litro erdia ozpin, ardo zuriarena 400 cl ur 100 g gatz 1,5 kg antxoa fresko Oliba olio birjina … Errezeta Nahasi egingo ditugu ozpina, ura eta gatza, marinada prestatzeko. Antxoak garbituko ditugu …

Antxoak kazolan

Antxoak kazolan

Antxoak kazolan –  Osagaiak Kg bat antxoa fresko 3 tipula, zerrenda mehetan zatituak 3 piper berde, zerrenda mehetan zatituak 8 koilarakada oliba olio birjina 2 koilarakada sagardo-ozpin Gatza … Errezeta Sutan jarri eta kazolan ipiniko …

Antxoa marinatu hotzak, gatzetan bizkor onduak

Antxoa marinatu hotzak, gatzetan bizkor onduak

Antxoa marinatu hotzak, gatzetan bizkor onduak –  Osagaiak Kg bat antxoa, osorik eta ezkatarik gabe Kg bat gatz larri Oliba olio birjina Baratxuri xehatua Errezeta Ontzi zabal batean, geruzatan antolatuko ditugu antxoak eta gatz larria. …