Menua

Antxoa frijituak

  • Antxoa frijituak
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Antxoa frijituak

Antxoa garaia denean,  gutxi izaten dira halako gutiziak baldin eta bi gauza hartzen badira kontutan: arraina fresko-freskoa izatea eta ez gehiegi egitea. Tamainan behar du guztiak. Gurean martxo aldera hasten da kanpaina eta hegaluzearenarekin batera, garrantzizkoena da gure arrantzaleentzat. Hori bai, oso maiz, antxoatara irten arren, sardina edo txitxarroarekin bueltatu beharra izaten da.

Osagaiak:

  • Kg bat antxoa, bururik eta triparik gabe
  • Oliba olioa, 0,4º
  • 8 baratxuri ale, xerratan moztuak
  • Gatza eta Kaienako pipermin bat
  • Perrexil xehatua (nahi izatera)

Errezeta:

  1. Sutan jarriko dugu padera, oliba olioa eta kaiena barruan eta kea ateratzen hasi arte egongo gara, olioa erretzen utzi gabe nolanahi ere. Baratxuri xerrak erantsiko ditugu ondoren. Berehala gorrituko dira eta segidan paderaratuko ditugu antxoak gatz emanak izango dira ordurako.
  2. Bitsadera batez, iraulka erabiliko ditugu oliotan 30 segundo inguruan. Antxoen neurria da horretan kontua.
  3. Plater batera aterako ditugu, bitsaderaz betiere, olio eta baratxuritan ongi bustirik, eta perrexila hautseztatuko dugu ondoren haien gainean. Antxoak ez dira gehiegi frijitu behar, lehor ez daitezen.

Kasu!

Olioa ongi berotzea eta baratxuriak gero eranstea, horra berealdiko garrantzia duen zerbait. Antxoak batera eta denbora-tarte txikian frijituko dira horrela egiten badugu. Oker jokatuko genuke olioa baratxuri xerrekin batean berotu nahi izan bagenu: baratxuriak gorrituko lirateke eta olioak ez lukete antxoak frijitzeko adina tenperatura izango. Gaizki frijiturik eta bera-bera geratuko litzaizkiguke seguruenik antxoak.

Antxoa frijituak

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Pizza antxoilekin

Pizza antxoilekin, tomate, mozzarela eta albahaka

Pizza antxoilekin, tomate, mozzarela eta albahaka –   Pagotxa RZkeko bideoa … Osagaiak 250g irin 125cl ur 7g legami 7g gatz 25g oliba olio tomate saltsa litro bat 2 mozzarela bola albaka antxoa poto bat …

Antxoak gatzetan onduak

Antxoak gatzetan onduak

Antxoak gatzetan onduak –  Osagaiak Antxoak, nahi bezain bat Gatz larria Ura Oliba olioa … Errezeta Antxoak oso freskoak izango dira, atzeman berriak, antxoaren garaiaren hasierakoak (Apirila-Maiatza), tripa arrabaz beterik eduki dezan. Pertz batean edukiko …

tapenade saltsa

Tapenade saltsa

Tapenade saltsa –  Osagaiak Oliba beltz hezurgabetuak, pisatuak, 200 g Baratxuri ale bat, zuritua, barreneko hozia kenduta 3 antxoa xerra, gatzetan Koilarakada bat kapar Oliba olio birjina, estra, 100 g … Errezeta Oliba beltz hezurgabetuak …

Antxoa beteak

Antxoa beteak

Antxoa beteak –  Osagaiak 40 antxoa, ahalik eta handienak, kg bat guztira. 4 tipula, zerrenda finetan moztuak 4 piper berde, zerrenda finetan moztuak 3 koilarakada oliba olio Irina eta arrautza joa, irin-arrautzeztatzeko Gatza Errezeta Piperrekin …

Antxoa marinatuak

Antxoa marinatuak

Antxoa marinatuak Osagaiak Litro erdia ozpin, ardo zuriarena 400 cl ur 100 g gatz 1,5 kg antxoa fresko Oliba olio birjina … Errezeta Nahasi egingo ditugu ozpina, ura eta gatza, marinada prestatzeko. Antxoak garbituko ditugu …