Menua

Angurria angurri izotzarekin

  • Angurria angurri izotzarekin
  • angurria22
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Angurria angurri izotzarekin – 

Osagaiak

  • Angurri eder bat, gozoa eta zaporetsua

Angurria angurri izotzarekin

angurria22Errezeta

Bitan zatituko dugu angurria, eta zuritu egingo dugu haietako bata. Hozkailuan gordeko dugu bestea, ongi bildua. Zati loditan puskatuko dugu erdi zuritua; zatien neurria fruitu-urgailu baten ahotik sartzeko modukoak izango dira, zukua egingo dugu-eta. Urtu eta erretilu zabal eta altu batean isuriko dugu zukua. Gutxienez 12 orduan edukiko dugu zukua izozgailuan, harria baino gogorago gera dadin.

Jaki honen ohorea egingo dugun egunean zurituko dugu beste angurri erdia. Zati txikiak egingo ditugu, gure ahoan sartzeko modukoak. Hainbat gopor txikitan banatu eta hozkailuan sartuko ditugu angurri puskak, freskatzeko. Zerbitzatu baino minutu bat lehenago aterako dugu angurri zukua izozturik daukan erretilua, eta sardexka baten hortzez marruskatuko dugu azala, angurri-zukua angurri-izotz fresko eta ugari bihurtuz. Angurriaren gainean jarriko dugu angurri-izotza, ertz guztiak gaindituko dituen tontorra itxuratuz, eta gisa horretan zerbitzatuko dugu, tontorraren erpinean menda hosto fresko batzuk ipini eta gero. Limoi, laranja edo nahi den zaporeko izozki baten ondoan aurkezten badugu, zoragarria da mahai-azkeneko jaki hau. Erraza eta oso freskagarria.

Angurria angurri izotzarekin

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Angurria

Angurria laranja zukuarekin

Angurria laranja zukuarekin –  Osagaiak Angurri erdia, gozo-gozoa Litro laurdena laranja zuku fresko, egin berria Angurria laranja zukuarekin Errezeta Zuritu eta dado txikitan zatituko dugu angurria. Gopor handi batean edo txiki batzuetan banatuko ditugu ondoren. …

angurria

Angurria izozkiarekin

Angurria izozkiarekin Osagaiak Angurri erdi gozo bat Gustuko dugun izozki edo sorbeteren bat, esnegainez eta fruta zukuez egina Errezeta Zuritu eta dado txikitan zatituko dugu angurria. Gopor handi batean edo txiki batzuetan banatuko ditugu ondoren. …