Menua

Alberjiniak urdaiazpiko eta tomatearekin

  • Alberjiniak urdaiazpiko eta tomatearekin
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Alberjiniak urdaiazpiko eta tomatearekin – 

Osagaiak

  • 5 alberjinia eder
  • 2 baratxuri ale, xehatuak
  • Eskukada bat urdaiazpiko, zerrendatan moztua
  • 5 koilarakada oliba olio
  • 10 koilarakada tomate saltsa
  • Gatza

Errezeta

Zurtoina moztu eta uretan garbituko ditugu alberjiniak. Ez da beharrezkoa zuritzea, oso mamitsuak geratzen dira azala eta guzti. Dado handitan moztuko ditugu, maneatzerakoan dezente urrituko baitira. Kazola zabal batean olioa isuri eta, su eztian jarri ondoren, urdaiazpikoa erantsiko dugu. Bira batzuk eman eta baratxuriak paratuko ditugu gero, erretzen utzi gabe. Alberjinia dadoak gaineratu eta ezti-ezti egiten utziko ditugu, su ertainean, gorritu bitartean urri daitezen. Kazola estalirik edukiko dugu lehen minutuetan, tenperatura har dezan, eta estalkia erretiratuko dugu gaiak maneatzen hasi direneko, barazkiaren zukua lurrin dadin. 25 minutuan edukiko dugu horrela. Azkenean, tomate saltsa erantsi eta, biraka erabili ondoren, gatz-puntua neurtu eta zuzenduko dugu. Mahairako prest egongo dira orduan alberjiniak.

Alberjiniak urdaiazpiko eta tomatearekin

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Barazki pistoa

Barazki pistoa

Barazki pistoa –  Osagaiak Tipulin bat, txiki-txiki egina 8 baratxuri ale, osorik, zuritu gabe Oliba olio birjina, 10 koilarakada 2 kuiatxo dadotan moztuak 2 pipermorro gorri, dadotan moztuak 2 piper berde, dadotan moztuak 2 alberjinia …

alberjinia beteak

Alberjinia barrubeteak eta gainerreak

Alberjinia barrubeteak eta gainerreak –  Osagaiak Haragi gordin pikatua (txahalkia, behikia eta txerrikia), 750 g 4 alberjinia handi 4 koilarakada oliba olio 4 koilarakada handi tomate saltsa Gatza … Errezeta Alberjiniak garbitu eta lehortuko ditugu. …

Alberjinia

Alberjinia irin-arrautzeztatuak

Alberjinia irin-arrautzeztatuak –  Osagaiak 5 alberjinia eder 5 baratxuri ale, osoak eta zuritu gabe Irina eta arrautza joa Olioa frijitzeko Gatza Errezeta Zurtoina moztu eta uretan garbituko ditugu alberjiniak. Ez da beharrezkoa zuritzea, oso mamitsuak …

sukaldean-fondo0

Barazki gainerreak proventzako eran

Osagaiak 2 tipulin, zerrendatan moztuak Ezkai iharra edo edo freskoa, pixar bat 4 koilarakada bete oliba olio birjina estra 5 tomate ertain 3 alberjinia 3 kuiatxo Gatza *Lau pertsonentzat Errezeta Eltze giderdun batean koilarakada bat …

Alberjinia baratxuri erreekin salteatuak tomate saltsan

Alberjinia baratxuri erreekin salteatuak tomate saltsan

Alberjinia baratxuri erreekin salteatuak tomate saltsan –  Osagaiak 5 alberjinia eder 3 baratxuri ale, solteak 5 koilarakada oliba olio Tipulin bat, pikatua 8 koilarakada tomate saltsa Gatza Alberjinia baratxuri erreekin salteatuak tomate saltsan Errezeta Zurtoina …