Menua

Ahate magret errea sagarrekin

  • Ahate magret errea sagarrekin
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Ahate magret errea sagarrekin

Osagaiak

  • 4 ahate magret edo papar, freskoak
  • 4 baratxuri ale
  • 4 sagar zuritu, atal loditan moztuak, zuztarrik gabe
  • Xorta bat limoi zuku
  • Kanela, ezpal bat
  • Mutur eder bat gurin
  • Zimiko bat azukre
  • Gatza

Errezeta

Koipearen aldetik hartuko ditugu paparrak eta sare bana ziztatuko diegu labana zorrotz batez, haragia ukitu gabe. Errazago desegingo da horrela koipea paderan. Su ezti-eztian paratuko dugu padera bat berotzen, eta hartan jarriko ditugu baratxuri aleak eta paparrak, koipearen aldetik. Poliki-poliki urtuko da koipe hori, eta metatzen den heinean aterako dugu guk paderatik, paparrak lehor eta koiperik gabe eduki behar baititugu lanean segitu ahal izateko. 20 bat minutu emango ditugu koipea horrela urtzen, magreta irauli gabe; su ezti-eztian egingo dugu lan hasieran eta biziagotuz joango bagara ere, sekula ez dugu kerik eragin dezan utziko.

Paparrean geratzen den koipe geruza huskeria dela, koipea urtu eta paparra egoki txigortu dela, ikusi orduko, irauliko egingo dugu paparra eta beste 30 bat segundoan utziko dugu alde horretatik egiten, gordin itxura gal dezan. Magreta txikiagotu egingo zaigu, tamaina galduko du. Ohol edo plater baten gainean utziko ditugu ondoren lau paparrak, eta plater batez estalirik edukiko ditugu 3 bat minutuan, barruko zukua modu berdinean bana dadin pieza guztian. Mozterakoan zuku gutxi aterako da jario horretan, haragi puskak ongi erre, egoki pausatu eta gatzik gabe maneatu direlako. Platerean dauzkagunean emango diegu gatza!

Sagar salteatu batzuekin aurkeztuko dugu magreta. Hona hemen nola prestatu. Padera bat su gainean daukagula, gurina jarriko dugu eta urtu ondoan aparra sortzen hasi orduko irauliko ditugu sagar atalak, limoi zukuan bustiak. Su ertainean salteatuko ditugu. Kanela adaxka eta azukrea gaineratuko dizkiegu ondoren, kolore gorrixka har dezaten, baina erre gabe. Lau bat minutu izango dira su gainean. Tanta batzuk calvados edo brandy erantsi ahal izango ditugu bukaeran. Erretiratu eta ahate papar errearen ondoan zerbitzatuko ditugu sagar hauek.

Ahate magret errea sagarrekin

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

behi isatsa saltsan

Behi isatsa saltsan

Behi isatsa saltsan Osagaiak 2 behi isats, kilo banakoak, giltzaduretatik zatituak Ardo zuria, litro laurdena Azenario bat 2 tipula 10 baratxuri ale, osorik Gurin puska bat, ederra 3 litro ur Haragi salda, pastilla bat Oliba …

sukaldean-fondo0

Haragi xerra eta baratxuri ogitartekoa

Osagaiak Opil bat, bitan irekia Haragi xerra bat, ez oso lodia, zaharrarena edo gaztearena (behia edo txahala) 2 baratxuri ale, xerratan Xorta bat oliba olio Gatza Errezeta Jakiak itsasten ez diren padera batean oliba olioa …

TRIPAKIAK

Tripakiak bizkaiko eran

Tripakiak bizkaiko eran –  Osagaiak Kg erdia txahal mutur Kg bat tripaki, garbi eta lauki handitan moztuak Txahal hanka erdi bat Txerri hanka erdia Txahal zankar hezur bat Tipula bat Baratxuri ale bat Azenario bat …

Ahate izter labean konfitatuak mahatsarekin

Ahate izter labean konfitatuak mahatsarekin

Ahate izter labean konfitatuak mahatsarekin –  Osagaiak 4 ahate izter, beren koipean konfitatuak (kontserban) 2 mahats-mordo eder Mutur bat gurin Zimiko bat azukre Gatza Errezeta Xukatu egingo ditugu ahate izterrak, haiei itsatsitako koipea kendurik. Aluminio-paperez …

sukaldean-fondo0

Okela papur bildua marilen eran

Osagaiak Kg bat txahal haragi, xehatua 1,5 terrina gazta, Filadelfia motakoa Piper berde txiki bat, pikatua Xorta bat ketchup Xorta bat Worcestershire saltsa Gatza eta piperbeltza Oliba olioa Errezeta Gopor batean jarriko ditugu haragi pikatua, …