Menua

Ahate magret errea pikuekin

  • Ahate magret errea pikuekin
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Ahate magret errea pikuekin – 

Osagaiak

  • 4 ahate magret edo papar, freskoak
  • 4 baratxuri ale
  • 12 piku, erdi tamainakoak, umoak eta usaintsuak
  • Zimiko bat azukre
  • Mutur bat gurin
  • Gatza

Ahate magret errea pikuekin

Errezeta

Koipearen aldetik hartuko ditugu paparrak eta sare bana ziztatuko diegu labana zorrotz batez, haragia ukitu gabe. Errazago desegingo da horrela koipea paderan. Su ezti-eztian paratuko dugu padera bat berotzen, eta hartan jarriko ditugu baratxuri aleak eta paparrak, koipearen aldetik. Poliki-poliki urtuko da koipe hori, eta metatzen den heinean aterako dugu guk paderatik, paparrak lehor eta koiperik gabe eduki behar baititugu lanean segitu ahal izateko. 20 bat minutu emango ditugu koipea horrela urtzen, magreta irauli gabe; su ezti-eztian egingo dugu lan hasieran eta biziagotuz joango bagara ere, sekula ez dugu kerik eragin dezan utziko.

Paparrean geratzen den koipe geruza huskeria dela, koipea urtu eta paparra egoki txigortu dela, ikusi orduko, irauliko egingo dugu paparra eta beste 30 bat segundoan utziko dugu alde horretatik egiten, gordin itxura gal dezan. Magreta txikiagotu egingo zaigu, tamaina galduko du. Ohol edo plater baten gainean utziko ditugu ondoren lau paparrak, eta plater batez estalirik edukiko ditugu 3 bat minutuan, barruko zukua modu berdinean bana dadin pieza guztian. Mozterakoan zuku gutxi aterako da jario horretan, haragi puskak ongi erre, egoki pausatu eta gatzik gabe maneatu direlako. Platerean dauzkagunean emango diegu gatza!

Piku salteatu batzuekin aurkeztuko dugu magreta. Hona hemen nola prestatu. Garbitu eta goialdeko zuztar gogorra kenduko diegu. Padera bat su gainean daukagula, karamelatzen jarriko dugu azukrea; mutur gurina erantsiko dugu karamelua iluntzen ari dela sumatzean. Berehala irauliko ditugu ondoren pikoak, eta bizkor eragingo diegu, su bizian, kolore gorria hartuagatik fruta oraindik leun eta desegin gabe dagoela. Pare bat minutu izango dira su gainean. Erretiratu eta ahate papar errearen ondoan zerbitzatuko dugu fruta.

Ahate magret errea pikuekin

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ahate magret errea sagarrekin

Ahate magret errea sagarrekin

Ahate magret errea sagarrekin Osagaiak 4 ahate magret edo papar, freskoak 4 baratxuri ale 4 sagar zuritu, atal loditan moztuak, zuztarrik gabe Xorta bat limoi zuku Kanela, ezpal bat Mutur eder bat gurin Zimiko bat …

Ahate errota konfitatuak

Ahate errota konfitatuak perretxikoekin salteatuak

Ahate errota konfitatuak perretxikoekin salteatuak – Osagaiak Kg bat ahate errota, koipean konfitatuak 2 tipula, zerrenda mehetan zatituak Kg erdia perretxiko, garaikoak (barrengorriak, kardu-perretxikoak, eta abar) Gatza Perrexil xehatua Errezeta Ongi xukatuko ditugu lehenik beren …

Ahate magret errea abrikotekin

Ahate magret errea abrikotekin

Ahate magret errea abrikotekin –  Osagaiak 4 ahate magret edo papar, freskoak 4 baratxuri ale 12 abrikot, erdi tamainakoak, umoak eta usaintsuak Zimiko bat azukre Mutur bat gurin Kanela, adaxka bat Gatza Errezeta Koipearen aldetik …

Babarrun gorriak ahate konfitarekin

Babarrun gorriak ahate konfitarekin

Babarrun gorriak ahate konfitarekin –  Osagaiak Kg erdia babarrun gorri 2 litro ur Tipula bat 2 koilarakada handi oliba olio Gatza 3 baratxuri ale Ahate konfita, 2 izter edo 2 hegal Ibarrako piperrak, ozpinetan onduak …

Ahate izter labean konfitatuak mahatsarekin

Ahate izter labean konfitatuak mahatsarekin

Ahate izter labean konfitatuak mahatsarekin –  Osagaiak 4 ahate izter, beren koipean konfitatuak (kontserban) 2 mahats-mordo eder Mutur bat gurin Zimiko bat azukre Gatza Errezeta Xukatu egingo ditugu ahate izterrak, haiei itsatsitako koipea kendurik. Aluminio-paperez …