Menua

Ahate magret errea abrikotekin

  • Ahate magret errea abrikotekin
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Ahate magret errea abrikotekin – 

Osagaiak

  • 4 ahate magret edo papar, freskoak
  • 4 baratxuri ale
  • 12 abrikot, erdi tamainakoak, umoak eta usaintsuak
  • Zimiko bat azukre
  • Mutur bat gurin
  • Kanela, adaxka bat
  • Gatza

Errezeta

Koipearen aldetik hartuko ditugu paparrak eta sare bana ziztatuko diegu labana zorrotz batez, haragia ukitu gabe. Errazago desegingo da horrela koipea paderan. Su ezti-eztian paratuko dugu padera bat berotzen, eta hartan jarriko ditugu baratxuri aleak eta paparrak, koipearen aldetik. Poliki-poliki urtuko da koipe hori, eta metatzen den heinean aterako dugu guk paderatik, paparrak lehor eta koiperik gabe eduki behar baititugu lanean segitu ahal izateko. 20 bat minutu emango ditugu koipea horrela urtzen, magreta irauli gabe; su ezti-eztian egingo dugu lan hasieran eta biziagotuz joango bagara ere, sekula ez dugu kerik eragin dezan utziko.

Paparrean geratzen den koipe geruza huskeria dela, koipea urtu eta paparra egoki txigortu dela, ikusi orduko, irauliko egingo dugu paparra eta beste 30 bat segundoan utziko dugu alde horretatik egiten, gordin itxura gal dezan. Magreta txikiagotu egingo zaigu, tamaina galduko du. Ohol edo plater baten gainean utziko ditugu ondoren lau paparrak, eta plater batez estalirik edukiko ditugu 3 bat minutuan, barruko zukua modu berdinean bana dadin pieza guztian. Mozterakoan zuku gutxi aterako da jario horretan, haragi puskak ongi erre, egoki pausatu eta gatzik gabe maneatu direlako. Platerean dauzkagunean emango diegu gatza!

Abrikot salteatu batzuekin aurkeztuko dugu magreta. Hona hemen nola prestatu. Garbitu eta bitan zatituko ditugu abrikotak. Hezur horietako bat puskatu eta barruko hazia hartuko dugu. Padera bat su gainean daukagula, karamelatzen jarriko dugu azukrea; mutur gurina erantsiko dugu karamelua iluntzen ari dela sumatzean. Berehala irauliko ditugu ondoren abrikotak eta hezur barruko hazia, kanela adaxkarekin batean, su bizian gaiei bizkor eraginez, kolore gorria hartuagatik fruta oraindik leun eta desegin gabe dagoela. Pare bat minutu izango dira su gainean. Erretiratu eta ahate papar errearen ondoan zerbitzatuko dugu fruta.

Ahate magret errea abrikotekin

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ahate magreta erreta

Ahate magreta erreta

Ahate magreta erreta Osagaiak 4 ahate magret edo papar, freskoak 4 baratxuri ale Gatza Errezeta Koipearen aldetik hartuko ditugu paparrak eta sare formako ebakia ziztatuko diegu labana zorrotz batez, haragia ukitu gabe. Errazago desegingo da …

Ahate konfitatua entsaladan illarramendi eran

Ahate konfitatua entsaladan illarramendi eran

Ahate konfitatua entsaladan illarramendi eran –  Osagaiak 4 ahate izter konfitatu, ongi xukatuak 2 eskarola garbi, lehor eta hostoak solte 3 baratxuri ale, pikatuak 8 koilarakada oliba olio birjina Limoi zukua Mutur bat ale-ziape Tomate …

Babarrun gorriak ahate konfitarekin

Babarrun gorriak ahate konfitarekin

Babarrun gorriak ahate konfitarekin –  Osagaiak Kg erdia babarrun gorri 2 litro ur Tipula bat 2 koilarakada handi oliba olio Gatza 3 baratxuri ale Ahate konfita, 2 izter edo 2 hegal Ibarrako piperrak, ozpinetan onduak …

Ahate errota konfitatuak

Ahate errota konfitatuak tipula eta patatekin salteatuak

Ahate errota konfitatuak tipula eta patatekin salteatuak –  Osagaiak Kg bat ahate errota, koipean konfitatuak (kontserban) 2 tipula, zerrenda mehetan zatituak 5 patata eder, zurituak eta xerra loditan moztuak Gatza Perrexil xehatua Errezeta Ongi xukatuko …

Ahate gibela

Ahate gibela nola moztu

Ahate gibela nola moztu –  Osagaiak Xafla estuko labana luze bat, ongi zorroztua Ur beroa Errezeta / Teknika Ahate gibela edo foie-grasa garestia da, oso. Luxua da taula baten gainean izan eta jan ahal izatea. …