Menua

Arkumea eztiz gozatua

  • arkumea eztiz gozatua
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Arkumea eztiz gozatua

Osagaiak

  • 1,5 kg arkume (umeri edo bildots), puska ederretan zatitua
  • Litro eta erdi ardo zuri
  • 2 tipulin, pikatuak
  • 2 piper txorizero, irekiak
  • Tomate bat, pikatua
  • Azenario bat, pikatua
  • Eskukada bat perrexil zurtoin
  • Baratxuri-buru bat, osorik eta garbi
  • Ura
  • Koilarakada bat ezti
  • 5 koilarakada oliba olio

Errezeta

Hasteko ongi sartuko diren kazola batean jarriko dugu arkume puskak, ahuspez. Haien gainean ipiniko ditugu tipulinak, tomatea, azenarioa, piperrak, perrexil-zurtoinak eta baratxuriak eta olio eta ardo zorrotadak isuriko ditugu. Bi orduz edukiko dugu guztia hozkailuan, ukitu gabe.

Epe horren ostean, isurkariaren erdia erretiratu eta beste hainbeste ur erantsiko dugu. Estali eta su ezti-eztian jarriko dugu kazola, arkumea xamur gelditu arte, hau da, 90 bat minutu igaro arte. Egina dagoen frogatzeko, haragiak xamur egon beharko du (hatzez sumatuko dugu hori).

Egosi eta gero, kazolatik aterako dugu arkumea, eta egoste-saldatik bereiziko ditugu barazkiak. Saldari erantsiko diogu aurreneko marinadatik gorde dugun erdia. Saltsa maneatzeko, su ertainean jarriko ditugu barazkiak (perrexila izan ezik) potxatzen, 5 koilarakada oliba oliotan, ongi izerditu eta ilun gelditu arte. Hiru aldiz erantsi eta urrituko dugu marinadaren salda. Turmixean xehatu eta, txano batetik irago ondoan, eztia erantsiko dugu. Irakiten jarriko dugu guztia.

Maneaturiko arkume pusken gainean iragaziko dugu ondoren saltsa, eta ordu erdian edukiko dugu guztia irakiten. Gatz-puntua neurtu eta zuzenduko dugu gero. Pausatzen eduki ondoren, berotu eta mahairako prest edukiko dugu arkumea.

Arkumea eztiz gozatua

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARKUMEA ERREA Joselu-Blanco

Arkumea labean erreta

Arkumea labean erreta Ez beldurtu errezeta honek behar duen denborarekin. Gutxi edo asko, mundu guztiak daki arkumea labean erretzen, baina egin kasu errezeta honetako denbora eta tenperaturei eta ez zara damutuko: gurina bailitzan desegingo zaizu …

sukaldean-fondo0

Arkume saiheskiak xirmendutan erreak

Osagaiak 2 edo 3 kg arkume (umerri edo bildots) saiheski Gatza Xirmenduak edo aihenak Errezeta Errezeta hau ezinbestez egin behar da mendian edo lorategian, sekulakoa eragin baikenezake etxean honelako sua egiten hasiko bagina. Beharrezkoak dira …

sukaldean-fondo0

Piper berdeak arkume hankaz beteak

Osagaiak Saltsan egindako txerri hanka hezurgabetuen errezeta 1 12 piper berdi handi eta luze, ahalik eta leunenak (zimur gabeak) Oliba olioa frijitzeko 4 tipulin eder xehatuak Baratxuri ale bat Gatza *Lau pertsonentzat Errezeta Piperrak garbitu …

sukaldean-fondo0

Arroza arkume lepoarekin

Osagaiak 4 koilarakada handi oliba olio birjina Umerri edo esneko arkume baten lepoa, puska txikitan moztua Baratxuri-buru oso bat Tipulin handi bat, pikatua Baso bete ardo zuri 500 g arroz, ale biribilekoa 1,3 l oilasko-salda …

sukaldean-fondo0

Arkume lepoa saltsan

Osagaiak 2 kg arkume lepo, puska handitan moztua 30 baratxuri, zuritu gabe Porru bat, pikatua Tipulin bat, pikatua Oliba olioa Ura Gatza Errezeta Gatza eman eta, kazola batean oliba olio xorta bat isuri ondoan, alde …