Menua

Antxoak gatzetan onduak

  • Antxoak gatzetan onduak
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Antxoak gatzetan onduak – 

Osagaiak

  • Antxoak, nahi bezain bat
  • Gatz larria
  • Ura
  • Oliba olioa

Errezeta

Antxoak oso freskoak izango dira, atzeman berriak, antxoaren garaiaren hasierakoak (Apirila-Maiatza), tripa arrabaz beterik eduki dezan. Pertz batean edukiko ditugu pare bat orduan, gatz larri ugarirekin, ura isur dezaten. Epe horren ondoan, banan-banan hartu eta burua kendu eta, tripak barruan utzirik, gatz larritan eduki ditugun pertz berean antolatuko ditugu, ondoan baina elkar ukitu gabe.

Antxoa-geruza ongi hornitu eta gero, gatza botako dugu gainetik, geruza ongi estali arte, eta berriro ekingo diogu lanari, bukatu arte. Gatz-geruza da gainekoa. Pertzak leku idor ilunean edukiko ditugu, soto-tenperaturan (16º-20º), urriaren erdi edo bukaera arteraino.

Astero-astero aldatuko ditugu pertzak behetik gora, goian gelditu dena estalita edukirik betiere. Biltegi arazoak konpontzeaz gainera, egoki galkaturik geratzen dira antxoa eta gatz geruzak pertz tontor honi esker.

Beharreko neurrian eduki behar ditu pertz bakoitzak ura eta gatza. Antxoak gatzez estalirik egon behar du, eta heze eduki behar du gatza ur geruza mehe batek “antxoari darion ura da hori“. Pertzak ur gehiegi badu, kontuz irauli eta hustuko dugu pertza, beharreko mailan utzi arte, eta gatza idortzen ari dela sumatzen badugu, ura erantsiko diogu. Badu honek bere garrantzia: gatzak urik ez balu antxoa erre egingo litzateke eta nekez bereizi ahal izango genuke ondoren gatzetatik.

Antxoen garbiketa (Urriaren hondarreko egunetan)

Ontzi bat ur epel ugariz bete eta hartan ipiniko ditugu erabiliko ditugun antxoak, ordurako gatzetatik atera ditugunak. Eskuz nahasiko ditugu pare bat minutuan. Halatan, gatz soberakina kentzeaz gainera, leundu ere egingo da antxoaren azal zilarra. Ontzi horretatik atera eta iturri azpitik iragoko ditugu antxoak banan-banan. Ur epelean betiere, hatzez marruskatuko dugu antxoen azal zilarra, erabat ezabatu arte. Hatzak tripa barrutik sartu eta kontua handiz aterako dugu solomoa. Guraize batez muxarratuko ditugu ertzak, itxura hobea emateko.

Bi zatarren artean idortuko ditugu antxoak, eskuz zanpaturik, hezetasuna kentzeko. Erretilu txiki batean paratu eta oliba olio birjina isuriko dugu haien gainetik.

Antxoak gatzetan onduak

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

tapenade saltsa

Tapenade saltsa

Tapenade saltsa –  Osagaiak Oliba beltz hezurgabetuak, pisatuak, 200 g Baratxuri ale bat, zuritua, barreneko hozia kenduta 3 antxoa xerra, gatzetan Koilarakada bat kapar Oliba olio birjina, estra, 100 g … Errezeta Oliba beltz hezurgabetuak …

Antxoa beteak

Antxoa beteak

Antxoa beteak –  Osagaiak 40 antxoa, ahalik eta handienak, kg bat guztira. 4 tipula, zerrenda finetan moztuak 4 piper berde, zerrenda finetan moztuak 3 koilarakada oliba olio Irina eta arrautza joa, irin-arrautzeztatzeko Gatza Errezeta Piperrekin …

Antxoa eta gazta ogitartekoa

Antxoa eta gazta ogitartekoa

Antxoa eta gazta ogitartekoa –  Osagaiak Opil eder bat, bitan irekia 8 antxoa, gatzetan onduak eta xukatuak 8 gazta xerra mehe, koipetsua, gure gustukoa, erraz desegingo dena Xorta bat oliba olio birjina … Errezeta Labe-erretilu …

Atun, antxoa eta pipermin ogitartekoa

Atun, antxoa eta pipermin ogitartekoa

Atun, antxoa eta pipermin ogitartekoa –  Osagaiak Opil eder bat, bitan irekia Lata txiki bat atun oliotan, ongi xukatua Xorta bat oliba olio birjina 6 antxoa, gatzetan onduak 8 pipermin ertain, ozpinetan onduak eta txortenik …

Pizza antxoilekin

Pizza antxoilekin, tomate, mozzarela eta albahaka

Pizza antxoilekin, tomate, mozzarela eta albahaka –   Pagotxa RZkeko bideoa … Osagaiak 250g irin 125cl ur 7g legami 7g gatz 25g oliba olio tomate saltsa litro bat 2 mozzarela bola albaka antxoa poto bat …