Menua

Ahate magreta erreta

  • ahate magreta erreta
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Ahate magreta erreta

Osagaiak

  • 4 ahate magret edo papar, freskoak
  • 4 baratxuri ale
  • Gatza

Errezeta

Koipearen aldetik hartuko ditugu paparrak eta sare formako ebakia ziztatuko diegu labana zorrotz batez, haragia ukitu gabe. Errazago desegingo da horrela koipea paderan. Su ezti-eztian paratuko dugu padera bat berotzen, eta hartan jarriko ditugu baratxuri aleak eta paparrak, koipearen aldetik. Poliki-poliki urtuko da koipe hori, eta metatzen den heinean aterako dugu guk paderatik, paparrak lehor eta koiperik gabe eduki behar baititugu lanean segitu ahal izateko. 20 bat minutu emango ditugu koipea horrela urtzen, magreta irauli gabe; su ezti-eztian egingo dugu lan hasieran eta biziagotuz joango bagara ere, sekula ez dugu kerik eragin dezan utziko.

Paparrean geratzen den koipe geruza huskeria dela, koipea urtu eta paparra egoki txigortu dela ikusi orduko, irauli egingo dugu paparra eta beste 30 bat segundoan utziko dugu alde horretatik egiten, gordin itxura gal dezan. Magreta txikiagotu egingo zaigu, tamaina galduko du. Ohol edo plater baten gainean utziko ditugu ondoren lau paparrak, eta plater batez estalirik edukiko ditugu 3 bat minutuan, barruko zukua modu berdinean bana dadin pieza guztian. Moztu ahal izango dugu ondoren, eta hornidura gisa zerbitzatu, edo jan, txuleta bat balitz bezala, puska bakoitza gatz larriz hornituta. Mozterakoan zuku gutxi aterako da jario horretan, haragi puskak ongi erre, egoki pausatu eta gatzik gabe maneatu direlako. Platerean dauzkagunean emango diegu gatza!

Ahate magreta erreta

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ahate izter labean konfitatuak onddoekin

Ahate izter labean konfitatuak onddoekin

Ahate izter labean konfitatuak onddoekin –  Osagaiak 4 ahate izter, beren koipean konfitatuak (kontserban) Onddo salteatuen errezeta bat Gatza Errezeta Xukatu egingo ditugu ahate izterrak, haiei itsatsitako koipea kendurik. Aluminio-paperez estalitako labe-erretilu batean ipini eta …

sukaldean-fondo0

Pasta haragi eta limoi azalarekin

Osagaiak Tipulin bat, txiki-txiki egina 3 baratxuri ale, txikituak 3 koilarakada oliba olio Haragi pikatua, 450 g (txerrikia, behikia edo txahalkia, gizena ere baduena xamurragoa izan dadin) Esnegain likidoa, litro laurdena Limoi baten birrindura Perrexil …

almandrongilak tomate saltsan

Almandrongilak tomate saltsan

Almandrongilak tomate saltsan Osagaiak Behi-haragi xehatua, 750 g (txahala edo txerria ere izan liteke, edo biak nahasian) Baratxuri eta perrexil xehatua, pixka bat Ogi arraspatua, 2 koilarakada Zorroko tipula zopa, zorro erdia 2 baso ur …

Ahatea arbiekin gisatua

Ahatea arbiekin gisatua

Ahatea arbiekin gisatua –  Osagaiak Ahate eder bat, puskatan egina saltsan egiteko Kg erdia arbi, txikiak, xamurrak eta zurituak Tipulin bat, pikatua 2 tomate, pikatuak 3 baratxuri ale, pikatuak Galleta maria bat Ezkaia, adaxka bat …

Babarrun gorriak ahate konfitarekin

Babarrun gorriak ahate konfitarekin

Babarrun gorriak ahate konfitarekin –  Osagaiak Kg erdia babarrun gorri 2 litro ur Tipula bat 2 koilarakada handi oliba olio Gatza 3 baratxuri ale Ahate konfita, 2 izter edo 2 hegal Ibarrako piperrak, ozpinetan onduak …