Menua

Ahate errota konfitatuak perretxikoekin salteatuak

  • Ahate errota konfitatuak
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Ahate errota konfitatuak perretxikoekin salteatuak –

Osagaiak

  • Kg bat ahate errota, koipean konfitatuak
  • 2 tipula, zerrenda mehetan zatituak
  • Kg erdia perretxiko, garaikoak (barrengorriak, kardu-perretxikoak, eta abar)
  • Gatza
  • Perrexil xehatua

Errezeta

Ongi xukatuko ditugu lehenik beren koipean konfitaturiko errotak. Padera zabal batean, koilarakada oparo bat ahate koipe jarri eta su gainean jarriko dugu, tipularekin batean. Gatz pixka bat eman eta gozatzen utziko dugu tipula, gorri eta xamur gelditu arte. Perretxikoak, ordurako garbiak eta puska ertainetan zatituak, erantsiko dizkiogu orduan tipulari. Sua eztitu eta 30 bat minutuan utziko ditugu gozatzen.

Haien ostean gaineratuko ditugu xukaturiko errotak, xerratan zatituak. Kolorea uzten utziko diegu, su eztiagoan oraingoan. Aldiro erretiratuko dugu paderan metatuko den koipea. Bero egongo dira errotak eta perrexil xehatu ugari hautseztatuko dugu haren gainetik. Gatz-puntua zuzendu eta mahairako prest edukiko dugu guztia.

Ahate errota konfitatuak perretxikoekin salteatuak

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ahate papurtua parmentier eran

Ahate papurtua parmentier eran

Ahate papurtua parmentier eran –  Osagaiak Ahate mardul bat, garbi Azenario bat, xerratan Porru bat, xerratan Baratxuri-buru bat Tipula bat, zatitua Litro erdia ardo beltz Ura Pastilla bat haragi-salda 5 tipulin eder, pikatuak Eskukada bat …

Ahatea erreta

Ahatea erreta

Ahatea erreta –  Osagaiak Ahate eder bat, garbia eta erretzeko prestatua, edo 2 ertain (erretzeko arraza egokia da Barberie delakoa) Baratxuri-buru bat Gatza eta piperbeltza, eho berria 2 baso bete ur Errezeta Labe-erretilu batean ipiniko …

Babarrun gorriak ahate konfitarekin

Babarrun gorriak ahate konfitarekin

Babarrun gorriak ahate konfitarekin –  Osagaiak Kg erdia babarrun gorri 2 litro ur Tipula bat 2 koilarakada handi oliba olio Gatza 3 baratxuri ale Ahate konfita, 2 izter edo 2 hegal Ibarrako piperrak, ozpinetan onduak …

ahate magreta erreta

Ahate magreta erreta

Ahate magreta erreta Osagaiak 4 ahate magret edo papar, freskoak 4 baratxuri ale Gatza Errezeta Koipearen aldetik hartuko ditugu paparrak eta sare formako ebakia ziztatuko diegu labana zorrotz batez, haragia ukitu gabe. Errazago desegingo da …

Ahate magret errea pikuekin

Ahate magret errea pikuekin

Ahate magret errea pikuekin –  Osagaiak 4 ahate magret edo papar, freskoak 4 baratxuri ale 12 piku, erdi tamainakoak, umoak eta usaintsuak Zimiko bat azukre Mutur bat gurin Gatza Ahate magret errea pikuekin Errezeta Koipearen …