Menua

Txahal matrailak ardo beltzaren saltsan

  • Txahal matrailak ardo beltzaren saltsan
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Txahal matrailak ardo beltzaren saltsan – 

Osagaiak

  • 6 txahal matraila
  • 30 baratxuri ale, zuritu gabe
  • Porru bat, pikatua
  • Tipulin bat, pikatua
  • Ardo beltza, litro erdia
  • Oliba olioa
  • Ura
  • Gatza

Txahal matrailak ardo beltzaren saltsan

Errezeta

Olioa kazola batean isuri eta gorritzen ipiniko ditugu matrailak, gatza eman ondoan, alde guztietatik gorritu daitezen arte. Erne ibili olio zipriztinekin!. Ongi txigortuak gelditu behar zaizkigu. Matrailak kazolatik atera, soberan dagoen koipea kendu eta erantsi egingo ditugu baratxuriak, porrua eta tipulina. Barazkiak erdi egosi direnean berriro sartuko ditugu matraila txigortuak, buelta batzuk eman eta ardo beltza erantsiko diegu ondoren. Utzi egingo dugu urritzen.

Orduan isuriko dugu ur beroa, jakitik gora hiru behatz estali arte. Gatz pittin bat eman, kazola estali, eta utzi egingo dugu egosten, ezti-ezti, 2 bat ordu. Urez estaliak egon behar dute jakiek, eta ur gehiago isuriko dugu lurrintzen ari dela ikusten badugu. Ongi samurtu direnean, sutatik atera eta iragazi egingo dugu sortutako zuku guztia. Horren ostean, kazola garbi batean irakiten ipiniko dugu zukua, su eztian.

Utziko ditugu epeltzen matrailak, eta hezurra baldin badute, kendu egingo diegu eskuarekin eta labana baten laguntzaz, ahaleginduko gara betiere matrailak hautsi ez daitezen, pieza osoak geratzeko. Horren ostean, labaina batekin xerratu egingo ditugu matrailak, xerra lodietan, behatz baten neurrikoak gutxi gora-behera. Zukua dugun kazolan ipiniko ditugu matraila xerrak ondoren, eta gelatina ateratzen utziko ditugu, saltsa lodi dadin. Gatz-puntua zuzenduko dugu gero. Patata purearekin edo, are hobeago, sagar purearekin mahairatuko ditugu txahal matrailak.

Txahal matrailak ardo beltzaren saltsan

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Pintxo-bar-ormazabal-txahal muturrak

Txahal muturrak tipula saltsan

Txahal muturrak tipula saltsan –  Osagaiak 2 txahal mutur 3 tipula Baratxuri-buru bat Azenario bat Porru bat 2 tomate, onduak Eskukada bat perrexil adaxka Oliba olioa Irina eta arrautzak, joak Gatza Errezeta Muturrak uretan garbitu …

Txahal haragia patatekin

Txahal haragia patatekin

Txahal haragia patatekin –  Osagaiak 1,5 kg txahal haragi, gisatzeko, erdi tamainako pusketan zatitua 2 piper txorizero, aurrez ur epeletan beratuak, ordu pare batean 3 baratxuri ale, pikatuak 2 tipulin handi, pikatuak 10 koilarakada tomate …

sukaldean-fondo0

Masailak ardotan edo matrailak bourguignon eran

Osagaiak 2 matraila, behiarenak edo txekorrarenak. (Bigarren hauek samurragoak izaten dira). Matraila bat bi lagunentzat aski izango dela pentsatu dugu, baina txiki xamarrak badira, jarri bana. 1 kopa Cognac edo brandy 1/2 litro ardo beltz …

sukaldean-fondo0

Txahal arandoi xehatuak parmentier eran

Osagaiak Kg bat txahal arandoi, azalik et koiperik gabe Azenario bat, xerratan Porru bat, xerratan Baratxuri-buru bat Tipula bat, zatitua Litro erdia ardo beltz Ura Pastilla bat haragi-salda 5 tipulin eder, pikatuak Eskukada bat barrengorri, …

sukaldean-fondo0

Behi matraila salteatuak baratxuri eta patatekin

Osagaiak 2 txahal matraila eder, koipe eta azalik gabe 20 baratxuri ale oso, azala eta guzti 2 tipula, zerrenda mehetan zatituak 5 patata eder, zurituak eta xerra lodietan zatituak Gatza Perrexil xehatua Oliba olioa Errezeta …