Menua

Tapenade saltsa

  • tapenade saltsa
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Tapenade saltsa – 

Osagaiak

  • Oliba beltz hezurgabetuak, pisatuak, 200 g
  • Baratxuri ale bat, zuritua, barreneko hozia kenduta
  • 3 antxoa xerra, gatzetan
  • Koilarakada bat kapar
  • Oliba olio birjina, estra, 100 g

Errezeta

  1. Oliba beltz hezurgabetuak irabiagailuaren ontzian jarriko ditugu eta gehitu bertara baratxuri ale, kaparrak, antxoa xerrak eta oliba olioaren erdia. Erdiko abiaduran irabiatu, 2 minutuz edo.
  2. Hurrena, poliki-poliki, gainerako oliba olioa gehitu, ore trinko eta lodia lortzen dugun arte. Ez da beharrezkoa gatzik ematea, antxoek, olibek eta kaparrek gazituko dutelako saltsa.
  3. Gopor estali batean gorde saltsa.

Kasu!

Ogi txigortuan igurtzia goxo-goxoa da. Antxoa edo hegaluze ogitartekoa jan behar badugu maionesarekin, hobea izango da aurretik ogia tapanade saltsaz igurtziz gero.

Entsalada bat maneatzeko, aski dugu koilarakada bat ozpin edo ozpin tanta batzuk gehitzea saltsari. Horrela ere bikaina da emaitza. Egizue proba.

Tapenade saltsa

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Kukulu entsalada antxoa eta oilaskoarekin

Kukulu entsalada antxoa eta oilaskoarekin

Kukulu entsalada antxoa eta oilaskoarekin –  Osagaiak 4 “tuterako” kukulu 250-300 g oilasko bularki 8 antxoa xerra 10 g mostaza 100 g jogurt natural krematsu Oliba olioa Tipulina ale 1 Baratxuri laurdena … Errezeta: Kukuluak …

Antxoa irin-arrautzeztatuak (errebozatuak)

Antxoa irin-arrautzeztatuak (errebozatuak)

Antxoa irin-arrautzeztatuak (errebozatuak) Antxoak era honetan egiteak, lan apur bat emango dizu, banaka maneiatu behar baitira aleak, baina ez zara batere damutuko: ezagutzen dugun era onentakoa da hau, baldin eta ez bazaio arrautzari gehiegi frijitzen …

Antxoa beteak

Antxoa beteak

Antxoa beteak –  Osagaiak 40 antxoa, ahalik eta handienak, kg bat guztira. 4 tipula, zerrenda finetan moztuak 4 piper berde, zerrenda finetan moztuak 3 koilarakada oliba olio Irina eta arrautza joa, irin-arrautzeztatzeko Gatza Errezeta Piperrekin …

saltsa herdoila

Saltsa herdoila

Saltsa herdoila –  Osagaiak 2 arrautza gorringo, egosiak eta pikatuak Arrautza gorringo bat, gordinik Litro laurdena oliba olio birjina Koilarakada bat Xerez ozpin Koilarakada bat tomate kontzentratu edo, hura ezean, ohiko tomate saltsa Azafraia, 8 …

Antxoak kazolan

Antxoak kazolan

Antxoak kazolan –  Osagaiak Kg bat antxoa fresko 3 tipula, zerrenda mehetan zatituak 3 piper berde, zerrenda mehetan zatituak 8 koilarakada oliba olio birjina 2 koilarakada sagardo-ozpin Gatza … Errezeta Sutan jarri eta kazolan ipiniko …