Menua

Arrozesnea arrautza gorringoekin

  • Arrozesnea arrautza gorringoekin
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Arrozesnea arrautza gorringoekin – 

Osagaiak

  • 3 litro esne
  • 9 koilarakada arroz, pikor biribilekoa
  • 18 koilarakada bete azukre
  • Kanela adaxka bat
  • 3 arrautza gorringo
  • Gurin zati bat, ederra

Arrozesnea arrautza gorringoekin

Errezeta

  1. Arrautza gorringoak eta gurina ez beste osagai guztiak kazola batean nahasi, eta sutan jarriko ditugu, oso su eztian, irakin arte, baina ezti-ezti eta zurezko zalia eragiteari utzi gabe betiere.
  2. 50 bat minutu emango dugu lan horretan, arroza lodi xamar geratzen den arte. Kanela adaxka atera, eta sutatik baztertuko dugu ondoren.
  3. Pausatzen utziko dugu arroza, epel dadin arte, eta orduan erantsiko ditugu arrautza gorringo joak eta gurin puska, arroza gogo-gozo eta aparta geldi dadin.
  4. Ontzi txiki edo plater sakonetan banatuko dugu gero, eta giroko tenperaturan utziko dugu hozten jan aurretik. Hozkailuan sartzen badugu, garrantzitsua da ordubete lehenago ateratzea, postrea hain hotz egon ez dadin.
Arrozesnea arrautza gorringoekin

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Risottoa

Risottoa

Risottoa –  Osagaiak 6 koilarakada handi oliba olio birjina 2 baratxuri ale, xehatuak 2 tipulin handi, pikatuak 500 g arroz, ale biribilekoa 1,3 l salda edo ur Koilarakada bat gazta koipetsu, birrindua 2 koilarakada esnegain, …

sukaldean-fondo0

Arroz eta hegaluze pastel hotza

Osagaiak Kg erdia arroz zuri, egosia 300 g hegaluze, kontserbakoa eta xukatua 250 g tomate saltsa hotz 250 g maionesa hotz 6 pikillo piper, zerrendatan moztua 2 eskukada oliba beltz eta berde, hezurrik gabe Errezeta …

Saltsa ingelesa

Krema ingelesa, dietakoa

krema ingelesa, dietakoa –  Osagaiak Litro bat esne erdi gaingabetu 12 gorringo 60 g Canderel, hautsetan 2 bainila leka, irekiak eta aletuak 4 koilarakada bete esnegain Krema ingelesa Errezeta Bainilak ireki, aletu eta leka horiekin …

sukaldean-fondo0

Mamia azukreztatua

Osagaiak Mamia Azukrea Errezeta Esnea berotu eta sutatik atera eta gero, 125 g azukre erantsiko ditugu litro esne bakoitzeko. Nahasi eta errezetaren arabera jokatuko dugu, hau da, aurrez tanta batzuk gatzagi pausaturiko potoetan isuri eta …

Esne merengatu pattarra

Esne merengatu pattarra

Esne merengatu pattarra –  Osagaiak 800 g esne 200 g esnegain likido Laranja edo limoi azal puska eder bat Kanela txotx bat 175 g azukre 150 g ron Arrautza zuringoak (200 g) + 25 g …