Mugurdiak moskatelarekin
- Errezeta
- Bidali iruzkina
Osagaiak
- 750 g mugurdi, ongi onduak
- Zorrotada oparo bat moskatel
Errezeta
Ziur egon behar dugu mugurdiek xomorrorik ez dutela eta txortena gogor eta arantzatsua dutela. Behar izanez gero, uretan pasa eta poliki-poliki xukatuko ditugu zapi batez. Hotz zerbitzatuko ditugu mugurdiak, gopor txikietan, moskatel zorrotada oparo bat gainetik isuri ondoan.