Menua

Mugurdi saltsa

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 2 kg mugurdi
  • 200 g azukre

Errezeta

Kazola batean ipiniko ditugu osagaiak. Su ezti-eztian jarri eta egosten edukiko dugu nahastura 5 bat minutuan. Irabiagailu baten besoaz jo eta iragazki mehe batez pasatuko dugu ondoren saltsa, belusaren ehundura eduki dezan.

Mikatzegi edo gozoegi dagoela sumatzen badugu, frutaren kalitatearen, heldutasun maila eta egoeraren araberako zerbait izango da hori, azukre pixka bat edo tanta batzuk limoi zuku erantsiko ditugu, fruta gorriaren zaporea areagotzeko. Potetan gordeko dugu saltsa, edo poltsatan izoztuko dugu, garaitik kanpo erabili ahal izateko. Tarta, izozki eta mazedonien lagungarri egokia izan daiteke saltsa hau.

 

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Mugurdi eta mertxika ur izoztua

Mugurdi eta mertxika ur izoztua

Mugurdi eta mertxika ur izoztua –  Osagaiak Marrubi garbiak eta mertxika mamia, zuritua eta hezurrik gabe, kilo bat Kalitate oneko ardo beltza, 375 cl Limoi baten zukua Ur hotz-hotza, 1,7 litro 300 g azukre Errezeta …

sukaldean-fondo0

Mugurdiak moskatelarekin

Osagaiak 750 g mugurdi, ongi onduak Zorrotada oparo bat moskatel Errezeta Ziur egon behar dugu mugurdiek xomorrorik ez dutela eta txortena gogor eta arantzatsua dutela. Behar izanez gero, uretan pasa eta poliki-poliki xukatuko ditugu zapi …

Mugurdi marmelada

Mugurdi marmelada

Mugurdi marmelada –  Osagaiak 1,5 kg mugurdi, garbiak, txortenik gabe 300 g azukre 10 koilarakada limoi zuku Bainila adaxka bat, ireki eta aletua Mugurdi marmelada Errezeta Kazola batean ipiniko ditugu mugurdi guztiak. Azukrea, bainila ireki …

sukaldean-fondo0

Krema tarta mugurdiekin

Osagaiak Tarta-hondo bat, labean erretako ore hautsi fin batez estalia, hotza Litro erdia krema edo krema arin, gustuen arabera Mugurdi freskoak, txortenik gabe Azukrea hautsetan Errezeta Kontu handiz, moldearen ertzak ez haustearren, zabalduko dugu krema …

sukaldean-fondo0

Mugurdiak izozkiarekin

Osagaiak 750 g mugurdi, ongi onduak Krema ingelesa, litro erdia Errezeta Ziur egon behar dugu mugurdiek xomorrorik ez dutela eta txortena gogor eta arantzatsua dutela. Behar izanez gero, uretan pasa eta poliki-poliki xukatuko ditugu zapi …