Menua

Piku, limoi berde eta albahaka zopa hotza

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 16 piku, ongi onduak
  • 3 banana, ongi onduak
  • Litro bat ur
  • 160 g azukre
  • Bainila adaxka bat, ireki eta aletua
  • 4 limoi berderen zukua eta birrindura
  • Albahaka freskoa, eskukada eder bat

Errezeta

Albahakari hostoak kendu, eta zerrendatan zatituko ditugu lehenik. Gorde egingo ditugu zurtoinak. Bananak zuritu eta dado txikietan zatituko ditugu ondoren. Banana zatiak ontzi batean ipini, eta erantsiko ditugu limoi berdeen birrindura eta zukua eta albahaka hosto zerrendak. Hozkailuan gordeko dugu nahastura ontzi berean.

Horren ostean, irakiten ipiniko ditugu ura, azukrea, bainila ireki eta aletua eta albahaka zurtoinak. Irakiten hasi orduko, sutatik atera, eta estali egingo dugu kazola. Hozten utziko dugu ondoren. Hozkailuan sartuko dugu, ongi freskatu dadin, edo bestela, ur hotz eta izotzetan sartu dezakegu zopa, prozesua azkartu nahi badugu. Orduan nahasiko ditugu zopa hotza, ontzian gordetako fruta, eta pikuak, zuritu eta laurdenetan zatituak.

Hotz-hotza jatea da postre honen arrakasta. Ordu batzuk lehenago egin eta hozkailuan gordetzen badugu, bikaina egongo da benetan. Horrez gainera, mahaira ateratzerakoan andere-mahats freskoak, masusta edo mugurdi freskoak edo basamarrubiak botatzen badizkiogu gainetik, aparta egongo da benetan. Guztiaren erdian limoi edo laranjazko izozki bat ipintzen badugu, berriz, Santa Katalina Sienakoa agertuko zaigu aurrean.

 

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Limontxeloa

Limontxeloa

Limontxeloa –  Osagaiak Litro bat alkohol etiliko, 95º-koa 7 limoi, horiak eta usain goxokoak Litro bat ur + baso bat 250 g azukre Limontxelo Errezeta Alkohol etilikoan 7 limoi horien azal birrindua sartuko dugu (alde …

sukaldean-fondo0

Pikuak krema ingelesarekin

Osagaiak 24 piku heldu Litro erdia krema ingeles Errezeta Xomorrorik eta txortenik gabe egongo dira pikuak. Beharra izanez gero, uretan pasatuko ditugu bizkor, eta zatar batez lehortuko ditugu ondoren leunki. Zuritu ere egin ditzakegu, baina …

Sangria flamenkoa

Sangria flamenkoa

Sangria flamenkoa –  Osagaiak Ardo beltz gaztea, litro bat 6 koilarakada azukre Litro laurden bat Pedro Ximenez Laranja bat eta limoi bat, puska handitan Izotzak Errezeta Pitxer eder batean ardo botila hustuko dugu. Azukre pixka …

limonada

Limonada

Limonada Osagaiak 6 limoiren zukua Azukrea, norberaren gogara Ur hotza Izotza … Errezeta Pitxer edo txarro handi batean, hainbat koilarakada azukrerekin nahasiko dugu limoi zukua. Bizkor nahasiko dugu dena, azukrea ongi disolbatzeko. Izotz koskor eder …

piku mermelada

Piku marmelada

Piku marmelada –  Osagaiak 3 kg piku, ongi onduak eta garbiak 250 g azukre beltz 12 koilarakada ur 2 koilarakada, zopakoak, ron zaharra Piku marmelada Errezeta Zuhaitzarekin lotzen dituen txorten gogorra eta beste edozein hosto …