Menua

Txipiroi salteatuak

  • Txipiroi salteatuak
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Txipiroi salteatuak – 

Osagaiak

  • 1,5 kg txipiroi, barrukiak eta luma kenduta, azalarekin
  • Oliba olioa
  • Baratxuri xehatua, pittin bat
  • Perrexil xehatua
  • Gatza

Txipiroi salteatuak

Errezeta

Ongi garbituko dizkigute txipiroiak arrandegian, tripak kendurik eta gorputzak (azal ukitu gabe, oso garrantzitsua da hau) eta garroak bereizirik. Azalak oso gustu goxoa emango die txipiroi salteatuei. Uretatik pasa eta ongi lehortuko ditugu txipiroiak. Padera handi bat su bizian jarri eta zorrotada on bat olio isuriko dugu ondoren. Kea dariola sartuko ditugu txipiroiak salteatzeko. Bi edo hiru txandatan egingo ditugu, eta erantsi egingo dugu olioa txanda berri bakoitzeko. Txigorturik eta gorri geratuko dira txipiroiak. 2 minutu iraungo du gutxienez padera aldi bakoitzak.

Hobe dugu txipiroiak bizpahiru alditan salteatzea, erregosi ez dakizkigun. Ongi txigortu behar dira. Sutatik atera eta, gatza beldurrik gabe eman ostean, erantsiko diegu baratxuri xehatua, oso gutxi, doi-doi lurrintzeko baino ez. Guraize batzuez trauskil mozturiko perrexila hedatuko dugu txipiroien gainetik.

Txipiroi salteatuak

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Txipiroi zatituak tipularekin

Txipiroi zatituak tipularekin

Txipiroi zatituak tipularekin –  Osagaiak 2 kg txipiroi begihandi, triparik gabe, azalarekin eta puska ertainetan moztuak Xorta bat brandy edo armagnac 8 tipulin, zerrendatan moztuak 2 baratxuri ale, xehatuak Kaienako pipermina, mutur bat 5 koilarakada …

TXIPIROIAK JoseluBlanco

Txipiroi zatituak bere tintan

Txipiroi zatituak bere tintan Osagaiak 2 kg txipiroi begihandi, triparik gabe, azalarekin eta puska ertainetan moztuak 6 tipulin, pikatuak Piper berde bat, pikatua 2 baratxuri ale, xehatuak 3 koilarakada handi oliba olio birjina Baso bete …

Pasta txipiroiekin

Pasta txipiroiekin

Pasta txipiroiekin –  Osagaiak Txipiroi garbiak, triparik gabe eta zerrenda mehe luzetan moztuak, luzetara. Kilo erdia 2 baratxuri ale, txiki-txiki eginak 3 koilarakada oliba olio 4 koilarakada tomate saltsa Perrexil xehatua 600 g pasta, egosi …

Txipiroiak patatekin

Txipiroiak patatekin

Txipiroiak patatekin –  Osagaiak Kg bat txipiroi garbi, zatituak Kg bat patata Oliba olioa Baso bete ardo zuri 2 baratxuri ale, pikatuak 2 tipula, pikatuak Gatza Errezeta Kazola zabal batean erantsiko dugu oliba olioa, gatza, …

Txibi eta txitxirio entsalada

Txibi eta txitxirio entsalada

Txibi eta txitxirio entsalada –  Osagaiak Txitxirio edo garbantzu pote bat (400 g inguru) 8 txibi ale (garaikoak hobe!) Arrautza bat Piper berde bat Piper gorri bat Tipulina ale bat Ozpina Olioa Gatza Tomate ale bat Piper …