Orein zibeta aranekin
- Errezeta
- Bidali iruzkina
Osagaiak
- Orein solomo fresko bat, 1,3 kg-koa, zainik gabe
- 2 baratxuri ale
- Orrea eta piperbeltza, ale batzuk
- Baso erdi txiki bat ardo zuri edo ur
- 20 aran pasa, hezurrik gabe eta ordu batzuetan ardo beltzean beratuak
- Limoi azal bat
- Baso erdi txiki bat esnegain urtu
- Oliba olioa, puska eder bat gurin eta gatza
*Lau pertsonentzat
Errezeta
Gatza eman ondoren, labe-kazola zabal batean jarriko dugu, oliba olio xorta batean eta gurinean, orein solomoa osorik gorritzen. Ongi frijituko da azal-alde guztietatik. Sua eztitu eta baratxuriak, espezia osoak, limoi azala eta ardoa edo ura erantsiko ditugu ondoren. Kazola labean sartu eta 200º-ko tenperaturan edukiko dugu 20 bat minutuan edo hatzez ukitzean haragiak halako euspena erakusten duenean. Erretze-epe horren erdian, solomoa irauli eta aran xukatuak eta esnegaina erantsiko ditugu. Orein solomoa labetik atera aurretik, zukua murriztu dela frogatuko dugu. Gatza eman eta limoi zuku tanta batzuk baino ez ditu beharko. Puskatu eta aranekin eta zukuarekin zerbitzatuko dugu orein solomoa. Erre bitartean hondoa lehortzen bada, ardo edo ur gehiago erantsiko dugu.