Menua

Txerri mingainak entsaladan

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 8 txerri mingain garbi
  • Baratxuri-buru bat
  • Porru bat, osorik
  • Tipulin bat, osorik
  • Oliba olioa
  • Oliba olioa birjina
  • Ura eta gatza
  • 2 eskarola garbi
  • Baratxuri ale bat, pikatua
  • Allioli edo griviche saltsa ugari

*Lau pertsonentzat

Errezeta

Kazola batean olio tanta bat isuri, eta gorritzen ipiniko ditugu mingainak, alde guztietatik txigortu arte. Erne ibili olioaren zipriztinekin! Ondo txigortu direla ikustean aterako ditugu kazolatik.

Koipe soberakina kendu eta baratxuri-burua, porrua eta tipulina kazolaratuko ditugu ondoren. Ongi nahasi eta orduan isuriko dugu ur beroa, jakitik gora 3 hatz estali arte. Gatz pittin bat eman, kazola estali, eta utzi egingo dugu guztia egosten, ezti-ezti, pare bat orduz. Urez estaliak egon behar dute jakiek, eta ur gehiago isuriko dugu lurrintzen ari dela ikusten badugu. Ongi xamurtu direnean, sutatik atera eta iragazi egingo dugu sortutako zuku guztia, zopa bat egiteko, saltsa baterako zernahi, baina ez arren bota!!!

Mingainak epeltzen utzi eta, hautsi gabe, kontu handiz zurituko ditugu epeldu eta gero. Labaina batez lauzpabost puska ertain egin eta gatza emango diegu ondoren.

Baratxuriaz eta oliba olio birjinaz ondu eta mingain egosien gainean ipiniko dugu ondoren eskarola (gatza emango diegu aurrez mingainei). Entsalada ogi txigortuekin eta allioli ed griviche saltsa ugarirekin zerbitzatuko dugu, mingain puskei laguntzeko.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Txerri matrailak eta hankak remelluri eran

Osagaiak 6 txerri matrail, hezurgabetuak edo hezurrekin, nahi dugun bezala; hezurgabetuz gero, hobeki sartuko zaizkigu kazolan 6 txerri hanka, aurrekoak, zuri-zuriak 30 baratxuri ale, zuritu gabe Porru bat, txikitua Tipulin bat, txikitua “Remelluri” ardo beltz …

txerri txuleta sagarrarekin

Txerri txuletak sagarrekin

Txerri txuletak sagarrekin –  Osagaiak 8 txerri txuleta ertain 4 sagar, zurituak eta atal loditan moztuak, zuztarrik gabe Xorta bat limoi zuku Kanela, ezpaltxo bat Gurina, mutur eder bat Oliba olioa eta gatza *Lau pertsonentzat …

Txerri-solomo eta gazta ogitartekoa

Txerri-solomo eta gazta ogitartekoa

Txerri-solomo eta gazta ogitartekoa –  Osagaiak Opil bat, bitan irekia 4 gazta xerra, desegingarria 4 xerra mehe txerri solomo adobatu Baratxuri ale bat, xerratan Gatza eta oliba olioa Errezeta Jakiak itsasten ez diren padera batean …

sukaldean-fondo0

Txahal saiheskiak saltsan

Osagaiak 2 kg txahal saiheski, zatitua 4 baratxuri ale, pikatuak 2 porru, pikatuak 2 tipulin, pikatuak 8 koilarakada tomate saltsa Baso bete ardo zuri Oliba olioa Litro bat salda edo ur Gatza Errezeta Oliba olioa …

Txerri aztala dilistekin

Txerri aztala dilistekin

Txerri aztala dilistekin Osagaiak Txerri aztal bat etxean egosia, bere egoste-saldarekin Tipulin bat, pikatua Porru baten zuria, pikatua Azenario bat, pikatua Ximiko bat piperrauts gozo 300 g dilista Baratxuri ale bat, xerratan Oliba olio birjina …