Menua

Txerri hanka ogi-arrautzeztatuak

  • Txerri hanka
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Txerri hanka ogi-arrautzeztatuak – 

Osagaiak

  • 12 txerri hanka, aurrekoak eta zuri-zuriak
  • Baratxuri-buru bat
  • Porru bat, osorik
  • Tipulin bat, osorik
  • Oliba olioa
  • Ura
  • Gatza
  • Irina, arrautza joa eta ogi birrindua
  • Oliba olioa, frijitzeko

Txerri hanka ogi-arrautzeztatuak

Errezeta

Hobe erabiltzen baditugu aurreko txerri hankak. Atzekoak baino haragi gehiago dute eta mamitsuagoak dira. Atzekoak gelatinatsuagoak dira, baina haragi gutxiago dute.

Kazola batean oliba olio xorta bat isuri eta alde guztietatik gorrituko ditugu hartan txerri hankak. Erne olio-zipriztinekin! Ongi txigortuta utziko ditugu. Koipe soberakina erretiratu eta baratxuri-burua, porrua eta tipulina irauliko ditugu kazolan. Irauli batzuk eman eta ur beroaz estaliko dugu guztia, 3 hatz gainetik. Gatz pixka bat eman eta kazola estalia utziko dugu guztia egosten hiru orduz, erdi irakinean. Ez presaka ibili, ile-apaindegira joan gaitezke bitarte horretan. Kazola ez da ur eskas geldituko (beraz, baten batek egon beharko du kazola kontzen), gaiak estaliko ditu beti eta lurrindu ahala berritu beharko da. Xamur daudelarik, kazolatik aterako ditugu txerri hankak.

Egosi diren salda iragaziko dugu ondoren, zopa bat egiteko, gisatu bat maneatzeko edo uraren ordez erabiltzeko ez dugu, bada, alferrik galduko! Beren epelean utziko ditugu hankak eta, kontu handiz ez hausteko, saiatuko gara hezur eta kartilago guztiak banan-banan kentzen, bat bakarrik ere geldituko ez den arte, hanka itxura gorderik beti ere. Hezurgabetu eta hoztu direnean, gatza eman, irin, arrautza eta ogi birrinduan pasa eta oliba olio ugaritan frijituko ditugu, ongi gorritu arte. Xukatu eta allioli saltsarekin edo Hondarraitz saltsa edo saltsa tartariar on batekin jango ditugu.

Txerri hanka ogi-arrautzeztatuak

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Eltzekaria nola egin

Osagaiak Porru bat 2 azenario Arbi bat Tipula bat, iltze usaintsu bat ziztaturik duela Baratxuri-buru bat 10 koilarakada oliba olio 2 hanka hezur eta 2 belaun hezur 200 g txerri saiheski 200 g txerri urdai …

sukaldean-fondo0

Txerri mutur irin-arrautzeztatua

Osagaiak 6 txerri mutur garbi eta ilerik gabe Baratxuri-buru bat Porru bat, osorik Tipulin bat, osorik Oliba olioa Ura Gatza Irina eta arrautza joa Oliba olioa, frijitzeko *Lau pertsonentzat Errezeta Kazola batean oliba olio xorta …

urdeki

Urdeki hotzak nola gorde

Urdeki hotzak nola gorde –  Osagaiak Kaxa hermetikoak Errezeta / Teknika Urdekiak gordetzeko, hezetasunetik eta usain arrotzetatik gordeko duten kaxa hermetikoak eduki behar ditugu. Garrantzitsua da hori. Oso maiz erosten dira egun urdekiak xerratan eta …

sukaldean-fondo0

Txahal mingaina ardo beltzaren saltsan

Osagaiak Txahal mingain bat 1,5 l ur Haragi salda kontzentratua, pastilla bat Tipula bat, zerrendetan zatitua 2 baratxuri ale 2 azenario, xerratuak Porru bat, xerratua Oliba olio pixar bat Baso handi bat ardo beltza Arrautza, …

sukaldean-fondo0

Txerri saiheskiak saltsan

Osagaiak 2 kg txerri saiheski, zatitua 4 baratxuri ale, pikatuak 2 porru, pikatuak 2 tipulin, pikatuak 8 koilarakada tomate saltsa Baso bete ardo zuri Oliba olioa Litro bat salda edo ur Gatza *Lau pertsonentzat Errezeta …