Menua

Behi zankarra saltsan patatekin

  • zankarra
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Behi zankarra saltsan patatekin – 

Osagaiak

  • 1,5 kg behi zankar, erdi tamainako pusketan zatitua
  • 2 piper txorizero, aurrez 1,5 l ur epeletan beratuak, ordu pare batean
  • 3 baratxuri ale, pikatuak
  • 2 tipulin handi, pikatuak
  • 10 koilarakada tomate saltsa
  • 5 patata eder, pobreen moduan puskatuak
  • Oliba olio pixar bat
  • Gatza

Behi zankarra saltsan patatekin

Errezeta

Oliba olio pixar bat kazola zabal batean isuri eta gorritzen ipiniko ditugu zankar puskak, gatza eman ondoan. Utzi egingo diegu alde guztietatik gorri daitezen arte. Horren ostean, gorde egingo ditugu plater batean.

Kazola berean, soberan dagoen koipea kendu ondoren, erantsiko ditugu tipulina eta baratxuriak. Gatz pittin bat eman eta buelta batzuk emango dizkiogu, 15 bat minutuan, su eztian.

Orduan erantsiko dugu zankarra, aurrez gorritua, atera duen zukuarekin. Berriro ere buelta batzuk eman eta erantsi egingo ditugu tomate saltsa, piper txorizeroen mamia eta piperrak beratzen edukitako salda. Horren ostean, kazola estali eta egiten utziko dugu guztia oso su eztian, 2 ordutan gutxienez. Lehortzen ari dela ikusten badugu, erantsiko dugu piper txorizeroak beratzen edukitako salda gehiago, gisatua xamur geratu dela ikusi arte.

Gisatua erabat egin baino 20 minutu lehenago erantsiko ditugu patata zatituak eta gatz apur bat. Azken minutuak oso su eztian egiten utziko dugu guztia, patatak osorik gera daitezen, lehertu gabe. Patata puskaren bat desegin egingo da ezinbestean, eta orduan are lodiago geratuko da saltsa, halaxe behar baitu.

Haragiak heze gelditu behar du eta saltsak busti egin behar ditu puskak. Azkenean gatz pixka bat hautseztatuko dugu gainetik, gutxi duela ikusten badugu.

Behi zankarra saltsan patatekin

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Pikillo piperrak zankarrez beteak

Osagaiak Atzealdeko zankar bat, txekorrarena, salda egin eta aprobetxatzekoa Pikillo piperrak, 2 pote Baratxuri-buru bat Oliba olioa 4 tipulin eder, xehatuak 2 piper berde, zerrendatan Baratxuri ale bat, xehatua Tomate saltsa, litro erdia Gatza *Lau …

sukaldean-fondo0

Txahal zankarra patatekin

Osagaiak 1,5 kg txahal zankar, erdi tamainako pusketan zatitua 2 piper txorizero, aurrez 1,5 l ur epeletan beratuak, ordu pare batean 3 baratxuri ale, pikatuak 2 tipulin handi, pikatuak 10 koilarakada tomate saltsa 5 patata …

sukaldean-fondo0

Behi zankarra kazolan egina

Osagaiak Behi zankar bat, osoa 2 baratxuri-buru Xorta bat ardo zuri Oliba olioa Gatza Errezeta Harakinak presta dezala zankarra, ongi garbitua, zuntz, zurda edo gizenik gabe. Kazola ondo aukeratzea funtsezkoa da benetan. Tamaina egokia behar …

Argazkia: naiz

Txahal zankarra kazolan egina

Txahal zankarra kazolan egina –  Osagaiak Txahal zankar bat, osoa 2 baratxuri-buru Xorta bat ardo zuri Oliba olioa Gatza Errezeta Harakinak presta dezala zankarra, ongi garbitua, zuntz, zurda edo gizenik gabe. Kazola ondo aukeratzea funtsezkoa …