Menua

Gazta tarta piku marmeladarekin

  • Gazta tarta piku marmeladarekin
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Gazta tarta piku marmeladarekin – 

Osagaiak

  • Hondoa prestatzeko:
  • 2 arrautza
  • 100 g gurin guri, pomadan
  • 100 g azukre
  • 100 g pastel-irin ahul
  • Ximiko bat legamia hauts
  • Betegarria prestatzeko:
  • 3 terrina gazta fresko, San Millan edo antzeko
  • Litro laurdena esnegain irakin
  • 3 orri arrain-gelatina, uretan beratuak eta xukatuak
  • 6 piku lehor, txortenik gabe eta dado txikitan pikatuak
  • Gainera:
  • Tarta-molde bat, 24 bat cm-ko diametrokoa
  • Piku marmelada ona

Gazta tarta piku marmeladarekin

Errezeta

Hondoa prestatzeko: Gaia guztiak gopor batean nahasi eta molde baten hondoan igurtzi ahal izango dugun orea lortuko dugu. Hondoa eta paretak ore horretaz igurtzirik dauzkala, labean sartuko dugu moldea, 200º-ko tenperaturan, eta 15 bat minutuan edukiko dugu, gorritu arte.

Betegarria prestatzeko: Esnegaina irakin eta gero erantsiko ditugu gelatinak (aurrez 10 minutuan edukiko ditugu uretan beratzen. Ongi xukatuko ditugu ondoren). Urtu egingo dira. Gopor batean edukiko ditugu gainerako gaiak eta haiekin nahasiko ditugu esnegaina eta gelatina. Ongi nahasi eta labean erretako tarta-hondo hotzaren barruan isuriko dugu nahastura. Giroko tenperaturan mamituko da orea. Hoztu egingo da gero. Ur pixar batekin edo, nahiago badugu, likore xorta batekin arinduko ondoren piku marmelada. Harekin estaliko dugu tarta, gainetik ongi zabalduz.

Gazta tarta piku marmeladarekin

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Luisa gazta tarta

Luisa gazta tarta

Luisa gazta tarta –  Osagaiak 100 g gurin guri, pomadan 450 g azukre-hauts 100 g pastel-irin ahul Ximiko bat legamia-hauts Kg bat gazta zuri, joa eta giroko tenperaturan (fromage blanc battu) 3 koilarakada bete irin …

sukaldean-fondo0

Azenario marmelada

Osagaiak 375 g azenario, zurituak 375 g azukre 10 koilarakada ur Limoi erdi bat Laranja erdi bat Errezeta Zuritu eta pisatu ondoren, lodi arraspatuko ditugu azenarioak. Bestalde, birrindu egingo ditugu limoi eta laranja erdien azalak, …

Mascarpone krema

Mascarpone krema

Mascarpone krema – Osagaiak 2 arrautza oso 160 g azukre 200 g esnegain, harrotua 400 g mascarpone Errezeta Arrautzak azukrearekin nahasi eta bizkor jo. Kontu handiz erantsiko dugu ondoren mascarpone gazta, nahasturak ongi hartu eta …

Gazta nola gorde

Gazta nola gorde

Gazta nola gorde –  Osagaiak Ontzi tapadun bat   Errezeta / Teknika Ongi itxia gorde behar da beti gazta, ontzi tapadun batean, zapore arrarorik har ez dezan. Hozkailuko alde epelenean gordeko dugu, beheko aldean. Hutsean …

Konpota azukre gorritua

Konpota azukre gorritua

Konpota azukre gorritua –  Osagaiak 100 g azukre 350 g almendra, txikitua eta txigortua Ekilore olio pixka bat 300 g mertxika marmelada Mertxika pattarra, 4 koilarakada Konpota azukre gorritua Errezeta Eltze bat jarriko dugu sutan, …