Menua

Sangria

  • Sangria
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Sangria – 

Osagaiak

  • Ardo beltz gaztea, botila bat
  • 2 koilarakada azukre
  • Laranja bat eta limoi bat, puska handi samarretan zatituak
  • Laranja erdi baten eta limoi erdi baten zukua
  • Kalitate oneko moskatela, litro laurdena
  • Izotzak

Errezeta

Errezeta hau egiteko lehen pausoa pitxer eder batean ardo botila hustutzea. Laranja eta limoi puskak gehitu, baita izotz mordoa ere eta hori dena zurezko koilara batekin nahasi edo astindu batzuk eman. Orduan azukrea, laranja eta limoi zukua erantsi eta beratzen utziko dugu dena minutu batzuetan. Minutu batzuk pasatuta, moskatela gehitu, indarrez nahasi eta fresko-fresko edango dugu, kontu pixka batekin sekulako atxurra ez harrapatzeko.

Ardoa garratza den edo ez den, horren arabera azukre gehiago edo gutxiago eman. Azkenean, sangria probatu azukrez ongi dagoen jakiteko. Eta ahalik lasterrena zerbitzatu.

Sangria

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

pontxea

Likore pontxea

Likore pontxea –  Osagaiak Kg bat azukre Botila bat cointreau Litro laurdena ron zahar Litro laurdena benedictine 4 laranja, puskatan 4 sagar, puskatan 4 banana, xerratan Mahats mordo eder bat, aletua 2 udare, puskatan 4 …

limonada

Limonada

Limonada Osagaiak 6 limoiren zukua Azukrea, norberaren gogara Ur hotza Izotza … Errezeta Pitxer edo txarro handi batean, hainbat koilarakada azukrerekin nahasiko dugu limoi zukua. Bizkor nahasiko dugu dena, azukrea ongi disolbatzeko. Izotz koskor eder …

sukaldean-fondo0

Pasta haragi eta limoi azalarekin

Osagaiak Tipulin bat, txiki-txiki egina 3 baratxuri ale, txikituak 3 koilarakada oliba olio Haragi pikatua, 450 g (txerrikia, behikia edo txahalkia, gizena ere baduena xamurragoa izan dadin) Esnegain likidoa, litro laurdena Limoi baten birrindura Perrexil …

limoi tarta

Limoi tarta

Limoi tarta –  Osagaiak Tartak egiteko molde bat, ore hautsi edo hostorez estalia, labean egina 4 arrautza 2 arrautza gorringo 500 g azukre 6 limoi, birrinduak, eta haien zukua 450 g ur 3 koilarakada maizena …

Sangria flamenkoa

Sangria flamenkoa

Sangria flamenkoa –  Osagaiak Ardo beltz gaztea, litro bat 6 koilarakada azukre Litro laurden bat Pedro Ximenez Laranja bat eta limoi bat, puska handitan Izotzak Errezeta Pitxer eder batean ardo botila hustuko dugu. Azukre pixka …