Menua

Patxarana

  • patxarana
  • patxarana - basarana
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Patxarana – 

Osagaiak

  • Basaran freskoak, onduak, kilo bat
  • Patxarana egiteko anis berezia, 3 litro
  • Kafe ale batzuk

patxarana - basaranaErrezeta

Ongi garbitu basaranak, uretan, gero lehortu eta hurrena bidoi edo bonbila handi batean sartu. Ondoren anisa isuriko dugu bidoira eta kafe aleak sartu. Ongi estalita egon dadila hiru hilabetean, baina noizean behin astindu bat eman lurrinak eta kolorea ongi banatu eta zabaldu daitezen, denean berdin.

Norberaren gustua zein den eta bakoitzak nolako pazientzia duen, horren arabera denbora gutxiago edo gehiago edukiko dugu beratzen. Denborarekin asmatzea, horixe da kontua. Batzuek kanela txotxa gehitzen diote, pixar bat, edo limoi edo laranja azala.

Ez da komeni denbora sobera ere uztea basaranak beratzen, patxarana sobera ez iluntzeko, eta botilatzen badugu ona izaten da botilan basaran ale batzuk sartzea, ez gehiegi betiere. Sobran ditugun basaranekin marmelada goxo-goxoa egin dezakegu. Patxarana sobera zahartzea ere ez da ona, kolorea eta, are garrantzitsuagoa, fruta-zaporea galtzen baitu.

Hobe da  p a t x a r a n a  fresko samar egotea edo izotz puska batzuekin edatea. Ez dezagun ahaztu, dena dela, gozoa izan arren eta aise sartzen bada ere, sekulako atxurra uzten duela gehiegi edanez gero. Patxaranaren mozkorraren biharamunean, bestondoan, nahiago du edozeinek tximu-pixa edan patxaran xorta bat baino, traidorea baita maiz. Nik bezain ongi dakizue denok.

Patxarana

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Whiski-eta-kanela-pattarra

Whiski eta kanela pattarra

Whiski eta kanela pattarra –  Osagaiak 125 g azukre 300 g esne 900 g esnegain likido 10 koilarakada whiski 2 kanela txotx Errezeta Esnea, esnegaina eta azukrea eltze batean nahasi. Kanela txotxak sartu ondoren, sutan …

pattarra

Kakahuete pattar krematsua

Kakahuete pattar krematsua –  Osagaiak 22,5 cl ur 75 cl esne Kakahuete gurina, 100 g 30 g azukre Kakao hauts zimiko bat Gatz pixar bat Ron urtetsua, 4 koilarakada handi Errezeta Ura eta esnea irakinarazi …

Hur eta kakao pattarra

Hur eta kakao pattarra

Hur eta kakao pattarra –  Osagaiak 500 g esne 500 g esnegain likido 300 g hur-praline Kakao hautsa, 4 koilarakada txiki 150 g hur pattar … Errezeta Eltze batera esnea eta esnegaina bota, eta irakitan …

Arrozesne pattarra

Arrozesne pattarra

Arrozesne pattarra –  Osagaiak 900 g esne 900 g esnegain likido 200 g arroz 300 g azukre 10 koilarakada kanela pattar edo uxuala Kanela txotx txiki bat … Errezeta Esnea eta esnegaina kazola batean sartu …

Esne merengatu pattarra

Esne merengatu pattarra

Esne merengatu pattarra –  Osagaiak 800 g esne 200 g esnegain likido Laranja edo limoi azal puska eder bat Kanela txotx bat 175 g azukre 150 g ron Arrautza zuringoak (200 g) + 25 g …