Menua

Limonada

  • limonada
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Limonada

Osagaiak

  • 6 limoiren zukua
  • Azukrea, norberaren gogara
  • Ur hotza
  • Izotza

Errezeta

  1. Pitxer edo txarro handi batean, hainbat koilarakada azukrerekin nahasiko dugu limoi zukua. Bizkor nahasiko dugu dena, azukrea ongi disolbatzeko.
  2. Izotz koskor eder batzuk erantsiko ditugu ondoren, eta ur hotzez beteko dugu ertzeraino txarroa edo pitxerra. Ongi nahasiko dugu ondoren guztia. Dastatu eta azukre gehiago behar badu, erants dezagun azukrea, edaria goxo-goxo utzi arte.
  3. Uraren ordez gaseosa hotza ere erabil dezakegu. Oso edari freskoa da, baina erne ibili beharra dago erantsiko zaion azukrearekin, gaseosak badu-eta azukrea.

Edari hau askotan egiten badugu, eta hozkailuan edukitzen badugu, gas desatseginak urrundu eta dirua aurreztu ahal izango dugu, horixe baino ez baitute egiten gure txikiek askarirako hartu ohi dituzten edari komertzialek: gasa ekarri eta dirua ostu. Hau da edari freskagarri natural hoberena. Eta merkea, gainera.

Limonada

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

limoi sorbetea 3

Limoi sorbetea ronaren kutsuan

Limoi sorbetea ronaren kutsuan –  Osagaiak 300 g limoi sorbeteko 2 dl ron zuri edo Kubako ron zaharra, hozkailuan hoztua Errezeta Irabiagailuaren ontzian nahasiko ditugu osagai guztiak. Segundo gutxi batzuetan eta bizi-bizi, krema izoztu bat, …

limoi sorbetea

Limoi sorbetea vodkaren kutsuan

Limoi sorbetea vodkaren kutsuan –  Osagaiak 300 g limoi sorbeteko 2 dl vodka errusiar, hozkailuan hoztua edo izozkailutik atera berria Errezeta Irabiagailuaren ontzian nahasiko ditugu osagai guztiak. Segundo gutxi batzuetan eta bizi-bizi, krema izoztu bat, …

Limoi krema

Limoi krema

Limoi krema –  Osagaiak 16 koilarakada limoi zuku 4 arrautza 4 limoiren birrindura 220 g azukre 400 g gurin Errezeta Gopor batean limoi birrindurak eta azukrea nahasiko ditugu lehenik, eta erantsiko ditugu limoi zukua eta …

limoi bizkotxoa

Limoi bizkotxoa

Limoi bizkotxoa –  Osagaiak 5 arrautza 350 g azukre 150 g esnegain likido Gatz pixar bat 270 g irin Legamia-hautsa pixar bat 2 limoiren birrindura 100 g gurin urtu … Errezeta Gopor batean, hagaxkez ongi …

Limontxeloa

Limontxeloa

Limontxeloa –  Osagaiak Litro bat alkohol etiliko, 95º-koa 7 limoi, horiak eta usain goxokoak Litro bat ur + baso bat 250 g azukre Limontxelo Errezeta Alkohol etilikoan 7 limoi horien azal birrindua sartuko dugu (alde …