Zainzuriak tenpuran
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Zainzuriak tenpuran
Osagaiak
- Zainzuri zuriak, sorta handi bat
- 150 g irin
- Litro laurden bat ur
- Azukre pixka bat
- Okindegiko legamia prentsatua, 15 g
- Koilarakada erdi bat gatz
- Oliba olioa edo frijitzeko ekilore olioa
Errezeta
Irina, gatza, azukrea eta legamia jarriko ditugu gopor batean, eta dena behatz-mamiekin xehatu. Orduan gutxika-gutxika ura gehituko dugu. Ur epela izan behar du, 30 bat gradutan, ez beroago, legamia ez hondatzeko. Hagaxka baten edo koilara baten laguntzarekin, ura gehituko dugu, irina-eta hartu arte. Ez dadila pikorrik sortu. Goporra zapi batekin estali eta pausatzen utzi dena ordu erdiz leku epel batean, ikuzgailua dugun gelan adibidez.
Orea hartzi dela ikusiko dugu, altxatzen dela, harrotu eta burbuilak egiten dituela.
Orduan zainzuriak garbituko ditugu. Beheko alde gogorra kendu, zainzuria behe-behetik tolestuz. Horrela zati ez hain gogorretik hauts dadin lortuko dugu. Labanarekin egingo bagenu, arrisku bat dugu, zainzuri puska samur bat kentzea, edo, kontrakoa, jan ezin daitekeen puska gogorregia kendu gabe geratzea. Gero, patata zuritzekoarekin, zainzuriari azala kenduko diogu, behe-behetik zainzuri-mutur aldera, baina muturretik zentimetro bateraino. Azala kenduko dugu, bada, baina kontuz, gehiegi kendu gabe. Zainzuriak, gero, 7-8 zm-ko makilatxotan moztu, eta hagitz lodiak baldin badira, luzetara, bi edo hiru puskatan.
Moztu eta gero, beraz, makilatxoak gazitu eta tenpuran murgildu, banaka-banaka, laster eta askatu gabe, muturretik hartuta, eta handik zartaginera, olio beroan frijitzeko. Berdin egingo dugu zainzuri guztiekin. Ateratzean, xukatu eta ongi kurruskari daudela jango ditugu.
Nahi izanez gero, romesco saltsarekin, alliolirekin edo tomate saltsa hotzarekin jan ditzakegu.
Zainzuriak tenpuran
Zainzuriak beren horretan
Zainzuriak beren horretan Osagaiak Zainzuri zuri freskoak, 2 sorta Ura eta gatza Errezeta Zainzuriei beheko alde gogor eta lurtsua kenduko diegu. Horretarako, behe-behetik tolestu zainzuria eskuekin. Zainzuria alde zati ez hain gogorretik hauts dadin lortuko …
Zainzuriak ilar freskoekin
Zainzuriak ilar freskoekin Osagaiak Sorta bat zainzuri fresko Ura eta gatza 800 g ilar fresko, xamur eta txiki (lekak gordeko ditugu, zabalik) 10 koilarakada ilar leka salda Tipulin fresko bat, pikatua 2 baratxuri ale, xehatuak …
Gari-zainzuri zopa hotza
Osagaiak Litro erdia salda edo ur Gari-zainzuriak fin txikituta, pixka bat zurituak eta beheko alde gogorra kenduta. Kilo erdia. 12 koilarakada esnegain likido 2 arrautza gorringo Azukre pixka bat Gatz pixka bat *Lau pertsonentzat Errezeta …
Gari-zainzuriak salteatuta
Osagaiak Gari-zainzuriak, 2 sorta 2 koilarakada oliba olio Gatza Errezeta Zainzuriei beheko alde gogor eta lurtsua kenduko diegu. Horretarako, behe-behetik tolestu zainzuria eskuekin. Zainzuria alde zati ez hain gogorretik hauts dadin lortuko dugu. Gero zuritu. …
Gari-zainzuri salteatuak idiazabal gaztarekin
Osagaiak Gari-zainzuriak, 2 sorta 2 koilarakada gurin Koilarakada bat oliba olio Idiazabalgo gazta puska bat, arraspatu berria Gatza *Lau pertsonentzat Errezeta Zainzuriei beheko alde gogor eta lurtsua kenduko diegu. Horretarako, behe-behetik tolestu zainzuria eskuekin. Zainzuria …