Menua

Tomate entsalada ahuntz gaztarekin

  • Tomate entsalada ahuntz gaztarekin
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Tomate entsalada ahuntz gaztarekin – 

Osagaiak

  • 4 tomate heldu
  • Ahuntz gazta fresko bat, dado handi samarretan
  • 2 koilarakada sagardo-ozpin
  • Oliba olio birjina, 8 zopa-koilarakada
  • Gatza

Tomate entsalada ahuntz gazta

Errezeta

Kendu zurtoina tomateei eta, kontu handiz, labana zorrotz batekin, azala kendu, fruitua bere mami gorriarekin geldi dadin. Azala bazterrera. Tomateari azala kenduz gero, askoz goxoagoa gelditzen da entsaladarako, zatitze hutsak baino lan gehixeago ematen badu ere.

Erdibitu, alde laua oholaren kontra jarri, eta xerra lodiak egin. Plater edo erretilu batean paratu. Gatza eman.

Banatu gazta-dadoak gainetik. Gatz pittin bat eman. Gobernatu sagardo-ozpinarekin eta oliba olio birjinarekin.

Tomate entsalada ahuntz gaztarekin

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Lupia labean tipula, patata eta tomatearekin

Lupia labean tipula, patata eta tomatearekin

Lupia labean tipula, patata eta tomatearekin –  Osagaiak Lupi eder bat edo bi ertain, ezkata, errai eta alboko hezurrik gabe Baso erdi bat ardo zuri 6 koilarakada oliba olio 4 baratxuri xister, xerratan 3 koilarakada …

Gazta frijitu ogitartekoa

Gazta frijitu ogitartekoa

Gazta frijitu ogitartekoa –  Osagaiak Opil eder bat, bitan irekia 8 gazta xerra mehe, koipetsua, gure gustukoa, erraz desegingo dena Errezeta Labe-erretilu batean, grilan ipiniko dugu opila, irekia eta mamia gora begira. Labean edukiko dugu …

ketchup

Ketchup etxean egina

Ketchup etxean egina –  Osagaiak Tomate heldu-helduak, 2 kg 3 tipula eder, txiki-txiki eginda 2 baratxuri ale Oliba olioa 3 koilarakada azukre Sagardo-ozpina, 5 koilarakada Koilarakada handi bat ezti 2 kumino pikor 2 piperbeltz pikor …

Barazki pistoa

Barazki pistoa

Barazki pistoa –  Osagaiak Tipulin bat, txiki-txiki egina 8 baratxuri ale, osorik, zuritu gabe Oliba olio birjina, 10 koilarakada 2 kuiatxo dadotan moztuak 2 pipermorro gorri, dadotan moztuak 2 piper berde, dadotan moztuak 2 alberjinia …

sukaldean-fondo0

Tomateak okelaz beteta Carolaren eran

Osagaiak 8 tomate heldu, ertainak eta trinko-trinkoak, betetzeko 2 tipulin, xehatuak 3 baratxuri ale, xehatuak 4 koilarakada oliba olio Haragi xehatua, kilo bat (txerrikia, behikia edo txahalkia, gizenduna, lehorra izan ez dadin) Tomate saltsa, 10 …