Porrusalda kuiarekin
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Osagaiak
- Porruak, kg erdia
- Azenario bat
- Kuia puska bat
- 5 patata eder
- Litro bat ur
- Haragi-salda pastilla bat
- 3 koilarakada oliba olio birjina
*Lau pertsonentzat
Errezeta
Zuritu eta mehe zatituko ditugu porruak, azenarioak eta kuia. zuritu eta gero, garbitu eta xerra mehetan zatituko ditugu patatak. Barazki hauek guztiak kazola zabal batean ipini eta su eztian jarriko ditugu, oliba olioa eta gatz pixka bat erantsi eta gero. 15 minuturen buruan, barazkiek kolorerik bat ere hartu ez dutela, erantsiko ditugu ura eta salda pastilla. Beste 20 minutuan edukiko dugu egosten guztia, su eztian eta eltzea estalita. Bukaeran, gatz puntua neurtu, behar badu zuzendu eta zerbitzatzeko prest edukiko dugu eltzea.
Zerbitzatu aurretik, ogi lehor edo zopako ogi xerra batzuk erantsi ahal izango ditugu, nahi izanez gero, porrusalda pittin bat loditzearren.

Vichyssoise, porru eta patata zopa
Vichyssoise, porru eta patata zopa Osagaiak Patata zurituak eta xerra mehetan zatituak, kilo erdia 2 porruren alde zuria, garbituta eta patatak bezalatsu zatituta Gurin koilarakada eder bat Gatz zimiko bat Ura, litro 1/2 bat Esnegain …

Kuia tenpuran
Osagaiak Kuia puska handi bat 150 g irin Ura, litro laurdena Azukrea, ximiko bat Okindegiko legamia prentsatua, 15 g Gatza, koilarakada erdia Oliba edo eguzki-lore olioa, frijitzeko *Lau pertsonentzat Errezeta Irina, gatza, azukrea eta legamia …

Porru eta urdaiazpiko entsalada
Osagaiak 16 porru ertain Ura eta gatza Urdaiazpikoa (iberikoa bada, hobe), 16 xerra mehe-meheak Oliba olio birjina, 8 koilarakada 2 koilarakada ozpin Perrexil xehatua Gatza eta piperbeltz eho berria *Lau pertsonentzat Errezeta Porruei bizarrak kendu …

Porrusalda bakailaoarekin
Porrusalda bakailaoarekin Osagaiak 4 porru eder 2 azenario eder Patatak, kilo erdia Litro bat ur Bakailao zati eder bat, beratua, azalik gabe eta izpituta 4 koilarakada oliba olio … Errezeta Lehenik porruak eta azenarioak zuritu …

Kuia marmelada
Osagaiak Kalabaza mamia, azal eta pipitarik gabea, kilo bat 900 g azukre beltz Baso bete ur Bainila leka bat Kanela adaxka bat 2 limoiren zukua Errezeta Kalabaza (kuia) zerrenda finetan moztu, zerrenda ez berdinetan. Kazola …