Pikillo piperrak txekor muturrez beteak
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Pikillo piperrak txekor muturrez beteak –
Osagaiak
- Saltsan egindako txekor muturren errezeta bat
- Pikillo piperrak, 2 pote
- Baratxuri-buru bat
- Oliba olioa
- 4 tipulin eder, xehatuak
- Gatza
Pikillo piperra k txekor muturrez beteak
Errezeta
Poteak ireki eta piperrek duten salda kendu. Zartagin handi batean jarri, hondoa ongi estaltzen dutela, baratxuri-buruaren ale libratuekin; aleak azal eta guzti, eta oliba olioz estalirik.
Su eztira hurbildu olioari burbuila zantzuak agertu arte, eta betiere sua ezti-ezti dagoela kontrolatuz. Horrela eduki ordu eta erdiz gutxi gorabehera, eta jiratu tarteka piperrak bi sardexkaz baliatuz, ziztatu gabe, bi aldeak konfita daitezen. Piperrek olioa uherrarazten dutela ikusiko dugu, eta konfitatu ahala gainaldeetan zuku karamelatuaren arrasto batzuk biltzen zaizkiela, eta olioa garbituz doala pixkanaka. Orduan atera behar dira. Kontu handiz xukatu, ez puskatzeko, egindakoan oso erraz puskatzen baitira. Olioa gorde, beste batean piperrak konfitatzeko edo patatak frijitzeko. Utzi hozten. Betegarria prestatu, piperrak konfitatzen diren bitartean.
Zartagin batean lehen erabilitako olio pixka bat jarri, eta jarri han, tipulina eta baratxuri xehatua eztiki frijitzen, gatz pixka bat emanda. Su eztian egiten utzi 30 minutuz, eta pixka bat gorritzen hasten utzi. Bitartean, muturrak xukaderan eduki saltsa kentzeko, eta saltsa gorde gero piperrei gehitzeko. Barazkia egin denean, koipea kendu eta jarri berriro kazolan mutur xehatuekin. Bat egin dadila, eraginez eta eztiki irakiten utziz, saltsa murriztu eta loditzeko. Gatz puntua probatu, eta zuzendu, behar izanez gero. Hor dugu piperren betegarria.
Orduan, piperrak bete, kontuz, hautsi edo leherrarazi gabe. Horrelaxe uztea daukagu eta beroturik mikrouhinen labean edo ohikoan mutur saltsarekin salteatu edo arrautza-irinetan pasatu eta oliba olio bero-beroan albardatu, eta ongi frijitu. Eta gero, betiere, mutur saltsa beroan sartu.
Lehen aukera arin eta eramangarriagoa da, apika platerean zerbitzatzeko egokiagoa. Eta bigarrena, berriz, kaxuela tankerakoagoa da; gainera, piperra arrautza-irinetan eginez gero, sendoago geldituko da, eta betegarriak ez die nolanahi ihes egingo. Batera nahiz bestera, mahaira.
Pikillo piperrak txekor muturrez beteak

Pipermorro erreak entsaladan
Osagaiak 15 pipermorro erre, azal eta hazia kenduta, katilu batean jarririk beren zukuarekin Oliba olio birjina, 5 koilarakada Koilarakada bat sagardo-ozpin Gatz zimiko bat Perrexil hosto batzuk, edo hobe albahaka freskoarenak, zerrenda mehetan *Lau pertsonentzat …

Txahal haragia barrengorriekin
Txahal haragia barrengorriekin – Osagaiak 1,5 kg txahal haragi, gisatzeko, erdi tamainako pusketan zatitua 2 piper txorizero, aurrez 1,5 l ur epeletan beratuak, ordu pare batean 3 baratxuri ale, pikatuak 2 tipulin handi, pikatuak Irin …

Antxoa, pikillo piper eta gazta urdin tosta
Antxoa, pikillo piper eta gazta urdin tosta – Osagaiak 4 ogixerra/tostada 4 antxoa xerra (gatzetan ondutakoak) 4 pikillo piper 100 g gazta urdin krema edo saltsa (potekoa edo etxean egina) … Errezeta Tostadak edo ogi …

Barazki pistoa
Barazki pistoa – Osagaiak Tipulin bat, txiki-txiki egina 8 baratxuri ale, osorik, zuritu gabe Oliba olio birjina, 10 koilarakada 2 kuiatxo dadotan moztuak 2 pipermorro gorri, dadotan moztuak 2 piper berde, dadotan moztuak 2 alberjinia …

Pikillo piperrak txangurruz beteak
Pikillo piperrak txangurruz beteak – Osagaiak Txangurrua Donostiako eran, hiru kilo laurden 15 koilarakada bexamel, ongi egina Pikillo piperrak, 2 pote Baratxuri-buru bat Oliba olioa Irina eta arrautza irabiatua Gatza Pikillo piperrak txangurruz beteak Errezeta …