Pikillo piperrak julianeneko eran
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Osagaiak
- Pikillo piperrak, 2 pote ongi hautatuak
- Oliba olioa
- Baratxuri-buru bat
- Gatza
- Poteak ireki eta piperrek duten salda kendu. Zartagin handi batean jarri, hondoa ongi estaltzen dutela, baratxuri-buruaren ale libratuekin; aleak azal eta guzti, eta oliba olioz estalirik.
- Su eztira hurbildu gainaldean burbuila zantzuak agertu arte, eta betiere sua ezti-ezti dagoela kontrolatuz. Horrela eduki ordu eta erdiz gutxi gorabehera, eta jiratu tarteka piperrak bi sardexkaz baliatuz, ziztatu gabe, bi aldeak konfita daitezen. Piperrek olioa uherrarazten dutela ikusiko dugu, eta konfitatu ahala gainaldeetan zuku karamelatuaren arrasto batzuk biltzen zaizkiela, eta olioa garbituz doala pixkanaka. Orduan atera behar dira.
- Kontu handiz xukatu, ez puskatzeko, oso hauskor eta ahul egongo baitira. Olioa gorde, beste batean piperrak konfitatzeko edo patatak frijitzeko.
*Lau pertsonentzat
Errezeta
Piperrak ongi zabaldurik jarri gero labera sartzeko moduko portzelanazko erretilu batean, elkarren gainka jarri gabe, puzzle bat osatuko balute bezala; brotxa batez pintatu frijitzerakoan erabilitako olioaz eta 20 minutuz sartu labean, 120º graduan, berotzeko eta, oraindik ere, gehiago konfitatzeko.
Sutatik aparte, oliba olioaz berriro ere distira eman, gatz larri on batez gatz puntua eman eta mahaira, hutsik, erreki baten hornigai gisa edo oliotako mendrezka xafla batzuk edo arkume-hazikontxo salteatu batzuk gainetik dituztela.
Ez dago gogorarazi beharrik horrelako piperrak direla, entsalada berdearekin batera, parrillan erretako txuletaren hornigaitarako dagoen inbenturik hoberena.

Pikillo piperrak zankarrez beteak
Osagaiak Atzealdeko zankar bat, txekorrarena, salda egin eta aprobetxatzekoa Pikillo piperrak, 2 pote Baratxuri-buru bat Oliba olioa 4 tipulin eder, xehatuak 2 piper berde, zerrendatan Baratxuri ale bat, xehatua Tomate saltsa, litro erdia Gatza *Lau …

Gernikako piperrak tenpuran
Gernikako piperrak tenpuran – Osagaiak 400 g Gernikako piper fresko eta erdi neurriko 150 g irin Ura, litro laurdena Azukrea, ximiko bat Okindegiko legamia prentsatua, 15 g Gatza, koilarakada erdia Oliba edo eguzki-lore olioa, frijitzeko …

Odolkia piperrekin
Odolkia piperrekin – Osagaiak 2 tipula-odolki, freskoak Oliba olioa 2 baratxuri ale, xerratan moztuak 2 pote pikillo piper on Perrexil xehatua Gatza Errezeta Potetatik atera eta xukatu egingo ditugu piperrak. Padera batean olio pixarra isuri …

Piper berde eta urdaiazpiko ogitartekoa
Piper berde eta urdaiazpiko ogitartekoa – Osagaiak Opil bat, bitan irekia Piper berde eder bat, txortenik eta hazirik gabe, zerrenda luzetan moztua 4 xerra mehe urdaiazpiko serrano Gatza eta oliba olioa Piper berde eta urdaiazpiko …

Atuna piperrekin
Osagaiak 4 atun solomo lodi, hezur eta azalik gabe, 220 g bakoitzak Ximiko bat irin 12 piper berde, zerrendetan moztuak 4 baratxuri ale Oliba olioa Gatza Errezeta Padera batean olio ugari isuri eta su bizian …