Menua

Patatak mateoren eran mamituak

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 4 patata eder
  • Urdaiazpiko serranoa, xerra bat
  • Arrautza bat
  • Litro erdia esne

Errezeta

Zuritu eta txanpon baten neurrian, ez oso lodi, zatituko ditugu patatak. Padera batean, buelta eta buelta pasatuko dugu oliotan urdaiazpiko xerra. Olio ugaritan frijituko ditugu ondoren patatak, xamur xamar utzi arte. Xukatu.

Labe-erretilu batean ipiniko ditugu patatak ongi xukatu eta gero. Arrautza jo eta esnea, gatza eta urdaiazpiko xerra, zerrendatan moztua, erantsiko dizkiogu ondoren. Pataten gainean zabalduko dugu nahastura hori. Labean erreko ditugu patatak, 200º-ko tenperaturan, azala ongi txigortu arte.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Patatak Errioxako eran

Patatak errioxako eran

Patatak errioxako eran –  Osagaiak 6 patata eder zuritu eta kraskatuak Porru txiki bat, xehatua Piper berde bat, xehatua Piper gorri erdi bat, xehatua Tipula erdi bat, xehatua Baratxuri-buru bat, garbitua Kaiena punta bat Bi …

Patatak uretan ongi egosteko era

Patatak uretan ongi egosteko era

Patatak uretan ongi egosteko era –  Osagaiak Zorrotada on bat oliba olio Zorrotada on bat ardo zuri Porru bat Tipulin erdia Hiruzpalau piperbeltz ale Apioa adaxka bat Gatz larria Errezeta Era hoberena da beren azalarekin …

sukaldean-fondo0

Brokoli egosia patata eta baratxuriarekin

Osagaiak Brokoli eder bat edo bi ertain 4 patata ertain, zurituak 4 baratxuri ale, xerratan moztuak 8 koilarakada oliba olio Gatza Errezeta Eltze batean, ur ugari jarriko dugu irakiten, gatz pixka batekin. Hosto berdeak kendu …

Patatak non eta nola gorde

Patatak mikrouhinetan egosteko era

Patatak mikrouhinetan egosteko era –  Osagaiak 10 patata ertain, garbituak eta zuritu gabeak Oliba olio birjina, zorrotada bat eta gurin puska eder bat Gatza Errezeta Patatak garbitu, eta sardexka baten hortzez zulatu alde guztietatik. Mikrouhinen …

sukaldean-fondo0

Karrakela eta patata entsalada

Osagaiak Kg bat patata, uretan egosiak eta zurituak Kg bat karrakela edo magurio, egosiak eta oskoletik orratz batez atereak 2 tipulin, xafla oso mehetan moztuak Oliba olio birjina Xorta bat limoi zuku Perrexil pikatua Gatza …