Kardu irin-arrautzeztatuta saltsan
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Osagaiak
- Kardu egosi bat, zatitua
- Irina
- Arrautza joa
- Perrexil xehatua
- Baratxuri ale bat, xehatua
- Oliba edo eguzki-lore olioa, frijitzeko
- 3 koilarakada oliba olio
- Tipulin handi bat, pikatua
- Kardua egosi den salda, edontzi handi bat
- Zimiko bat irin
- Gatza
Errezeta
Saltsa egingo dugu lehenik. Kazola zabal batean, su eztian paratuko ditugu olioa eta tipulin, gatz pixka batekin. Potxatzen utziko dugu tipulina, kolore hartzen utzi gabe eta, xamurtu orduko, ximiko bat irin erantsiko diogu: su eztian utziko dugu, erre gabe. Orburuak egosi diren salda hasiko gara orduan eransten, pixkana-pixkana, saltsa leun lodi xamarra lortu arte. Gatz pixka bat emango diogu ondoren. Saltsa honi tomate saltsa, haragi saltsa “gisatuarena edo“ edota, esate baterako, eguerdian erre dugun oilaskoak utzitako saltsa ere erantsi ahal izango diogu, koilarakada gutxi batzuk. Bai eta urdaiazpiko takotxo batzuk ere.
Irinetan axaletik pasatuko ditugu kardu zatiak eta xehaturiko baratxuri eta perrexilez hornituriko arrautza joan igurtziko ditugu ondoren. Olio ugaritan frijituko ditugu ondoren, su ertainean, eta paper xurgagarrian utziko ditugu gero, xukatzen. Puska guztiak frijitu direnean, arrautza-bizarrak kenduko dizkiegu, saltsa zikin ez dezaten, eta su eztian utziko ditugu egosten, 15 minutuan. Ura edo kardua egosi den salda erantsiko dugu, saltsa lodiegi gertatzen ari dela ikusten badugu. Gatza neurtu eta zerbitzatu.
Kardua tenpuran
Osagaiak Kardu buru xamur bat 150 g irin Ura, litro laurdena Azukrea, ximiko bat Okindegiko legamia prentsatua, 15 g Gatza, koilarakada erdia Oliba edo eguzki-lore olioa, frijitzeko Errezeta Irina, gatza, azukrea eta legamia gopor batean …
Kardua txirlekin
Kardua txirlekin – Osagaiak Kardu bat Ura Gatza 4 baratxuri ale, xehatuak 4 koilarakada oliba olio 2 koilarakada irin 500 g txirla Kardua egosi den salda, 2 baso handi Xorta bat ardo zuri Perrexil xehatua …
Kardu entsalada
Osagaiak Kardu bat gordinik 8 koilarakada oliba olio birjina Koilarakada bat sagardo-ozpin Baratxuri ale bat, xehatua Gatza Errezeta Kardu gorria da entsaladan jateko dagoen kardu mota. Kardu mota hau lantzeko, laborariak lurrez estaltzen du landarea …
Kardua orburuekin
Osagaiak Kardu bat gordinik 8 orburu natural, egosiak Ura Gatza 2 baratxuri ale, xehatuak 2 koilarakada oliba olio 2 koilaratxokada irin Kardua egosi den salda, edontzi handi bat Xorta bat ardo zuri Perrexil xehatua Errezeta …
Karduak saltsan
Osagaiak Kardu bat gordinik Ura Gatza 2 baratxuri ale, xehatuak 2 koilarakada oliba olio 2 koilaratxokada irin Kardua egosi den salda, edontzi handi bat Xorta bat ardo zuri Perrexil xehatua Errezeta Kardua garbituko dugu lehenik. …