Endibia gainerreak
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Endibia gainerreak –
Osagaiak
- 8 endibia erdi neurriko
- Litro erdia inguru bexamel saltsa
- Koilarakada bat gazta birrindu koipetsu
- Gatza
Errezeta
- Endibia freskoak hautatu behar ditugu: alde batera utziko ditugu hosto muturrak zimel dituztenak eta trinko beteak ageri ez direnak.
- Zuztarra moztu eta hostoak banandu ahal izango ditugu, mamiaren bihotzeraino. Ur ugarian sartuko ditugu lehenik (ehea edo ozpina isuriko dugu ur horretan, tanta batzuk, barazkia ongi garbitzeko), eta ur garbian erabiliko ditugu ondoren. Kontu handiz xukatuko ditugu gero, zatar batez.
- Eltze batean ur ugari ipini, gatz pixar bat eman eta irakiten jarriko dugu: borborka hasi orduko barneratuko ditugu endibiak eltzean. Berriro ere borborka hasi denetik, 15 bat minutuan edukiko ditugu egosten, su eztian. Egosteaz gainera, zaporearen mikatza ere kenduko diegu neurri batean.
- Labanaren puntaz ziztatuta frogatuko dugu xamur dauden ala ez. Xukatu eta, labe-erretilu sakon batean ordenatu ostean, bexamel egin berria zabalduko dugu haien gainetik.
- Gazta birrindua gainetik hautseztatu ostean, labeko grilan ipiniko dugu erretilua, jakiaren azala gainerre arte. Orduantxe zerbitzatuko ditugu endibiak.
Endibia gainerreak
Endibia entsalada gaztaren ozpin-olioarekin
Osagaiak 12 endibia ertain Puska bat gazta urdin, Roquefort edo Cabrales, 200 g inguru 4 koilarakada sagardo-ozpin 12 koilarakada oliba olio Ximiko bat piperbeltz, ehoa Errezeta Endibia freskoak hautatu behar ditugu: alde batera utziko ditugu …
Endibiak zingiberraren karameluan
Osagaiak 8 endibia erdi neurriko 2 koilarakada azukre 2 koilarakada gurin Koilarakada bat oliba olio Koilarakada apal bat zingiber, freskoa, zuritua eta zerrenda mehetan moztua Limoi berde baten azal puska handi bat, pikatua Gatza eta …
Endibia entsalada ozpin-olio krematsuarekin
Osagaiak 12 endibia erdi neurriko 4 koilarakada ozpin-olio Koilarakada bat jogurt Koilarakada bat esnegain Xorta bat limoi zuku Gatza eta piperra Errezeta Endibia freskoak hautatu behar ditugu: alde batera utziko ditugu hosto muturrak zimel dituztenak …
Endibia entsalada
Endibia entsalada Osagaiak 12 endibia erdi neurriko 4 koilarakada ozpin-olio Gatza eta piperra Errezeta Endibia freskoak hautatu behar ditugu: alde batera utziko ditugu hosto muturrak zimel dituztenak eta trinko beteak ageri ez direnak. Zuztarra moztu …