Bruselatxoak kreman
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Bruselatxoak kreman –
Osagaiak
- 400 g bruselatxo
- Tipulin bat, pikatua
- 2 baratxuri ale, xehatuak
- 4 koilarakada oliba olio
- Gurina, pittin bat
- Baso bete esne gain urtu
- Gatza
Bruselatxoak kreman
Errezeta
Eltze batean ura jarriko dugu irakiten, gatz pixka batekin. Bruselatxoak garbitu eta bitan egingo ditugu ondoren, txikiak ez badira. Osorik utziko ditugu txikiak. Ura irakiten hasi orduko erantsiko ditugu bruselatxoak eta 15-20 minutuan edukiko ditugu ondoren egosten, eltzea tapatu gabe. Xukatu eta berotasunean edukiko ditugu.
Egosi diren kazola berean, olioa, gurina, tipulina eta baratxuria ipiniko ditugu. Su eztian gozatuko ditugu, 5 bat minutuan, gatz pixka bat erantsi eta gero. Esnegaina gaineratuko dugu ondoren eta murrizten utziko dugu guztia su gainean, loditzen hasia dela ikusi arte. Gure gogoko itxura sumatzen diogunean irauliko ditugu bruselatxoak. Kazolan biraka erabili, berotu bitartean ongi busti daitezen eta gatza emango diegu ondoren.
Mahairako prest izango dira orduan. Limoi tanta batzuk erantsi ahal izango ditugu, zaporea bizitzeko.
Bruselatxoak kreman
Bruselatxoak urdaiazpikoarekin
Bruselatxoak urdaiazpikoarekin – Osagaiak 400 g bruselatxo 50 g urdaiazpiko serranoa, dadotan 2 baratxuri ale dl bat oliba olio Gatza Errezeta Eltze batean ura jarriko dugu irakiten, gatz pixka batekin. Bruselatxoak garbitu eta bitan egingo …
Bruselatxoak baratxuriarekin
Bruselatxoak baratxuriarekin – Osagaiak 400 g bruselatxo 2 baratxuri ale, xerratan moztuak 8 koilarakada oliba olio Gatza Errezeta Eltze batean ura jarriko dugu irakiten, gatz pixka batekin. Bruselatxoak garbitu eta bitan egingo ditugu ondoren, txikiak …
Bruselatxoak beren horretan
Bruselatxoak beren horretan – Osagaiak 400 g bruselatxo 4 koilarakada oliba olio birjina estra Gurina, pixka bat Gatza Errezeta Eltze batean ura jarriko dugu irakiten, gatz pixka batekin. Bruselatxoak garbitu eta bitan egingo ditugu ondoren, …