Barazkiak nola egosi
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Barazkiak nola egosi –
Osagaiak
- Ura
- Gatza
nola egosi
Teknika / Errezeta
Barazkiena baino 5 aldiz handiagoa izango da egosteko erabiliko dugun uraren bolumena. Eltzean egosiko ditugu barazkiak, baina ez aluminiozkoan, ilundu egiten baititu gai horrek barazkiak.
Barazki berdeen kolore erakargarriari eta itxura freskoari eusteko, honako proportzio honetan bideratuko ditugu ura eta gatza: 100 bat gramo barazkiko, litro erdia ur, hasieran, eta 5 g gatz.
Urari ez zaio sekula irakin aurretik gatza eman behar. Gatza irakin aurretik emanez gero, askoz denbora gehiago beharko du borborka hasteko. Lehen irakinaldian erantsiko dugu gatza eta irauliko ditugu barazkiak. Egoste-epea ez da erlojuaren kontua, baizik eta barazkien egoerarena. Sutatik atera eta dastatu egin ditugu, egina dagoen edo ez jakiteko.
Egosi bezain laster zerbitzatu ahal izango ditugu_barazkiak, gurin pixar batez, oliba olio gordinez edo baratxuri-olioaz, edo freskatzen jarriko ditugu gopor edo ontzi handi batean, ur oso hotzarekin (izotza erantsiko diogu), eta gatza azaletik emanda, ongi kontserbatu eta koloreari euts diezaion. Egoki kontserbatuko dira orduan barazkiak hozkailuan, beren ezaugarri guztiekin, mikrouhinetan berriro berotu aurretik, edota berriro maneatuko ditugu, ur izoztuan, gatz pixka batez, murgildurik eduki eta gero.
Ez dira barazkiak iturriko uretatik pasa behar: ezaugarriak galtzen dituzte. Bestalde, inoiz ez ditugu barazkiak kazola tapatuta egosiko, kardua edo borraja bezalako barazki zaintsuak izan ezik.
Barazkiak nola egosi

Ketchup etxean egina
Ketchup etxean egina – Osagaiak Tomate heldu-helduak, 2 kg 3 tipula eder, txiki-txiki eginda 2 baratxuri ale Oliba olioa 3 koilarakada azukre Sagardo-ozpina, 5 koilarakada Koilarakada handi bat ezti 2 kumino pikor 2 piperbeltz pikor …

Uraza eta pepino entsalada
Uraza eta pepino entsalada – Osagaiak 2 letxuga ertain, xamur-xamurrak 5 luzoker edo pepino ertain, oso freskoak Oliba olio birjina, 10 koilarakada Limoi baten zukua Gatza eta piperbeltz eho berria Errezeta Letxuga hostoak ur hotzean …

Brokoli egosia bakailao eta baratxuri saltsarekin
Brokoli egosia bakailao eta baratxuri saltsarekin – Osagaiak Brokoli eder bat edo bi ertain 4 baratxuri ale, xerratan moztuak 8 koilarakada oliba olio Ximiko bat piperrauts gozo Eskukada handi bat bakailao geza, beratua eta zati …

Tomateak hegaluzez beteta romesko saltsarekin
Tomateak hegaluzez beteta romesko saltsarekin – Osagaiak 8 tomate heldu, ertainak eta trinko-trinkoak, betetzeko Hegaluzea oliotan edo ozpinetan, ongi hautatua, 8 zati Tipulin bat, xehatua Baratxuri ale bat, xehatua Perrexil xehatua Oliba olio birjina, 2 …

Pasta tomatearekin
Pasta tomatearekin – Osagaiak 700 g pasta, egosi berria, nahi dena (saltsa daramaten plater mota honetarako espagetiak edo tagliatelleak dira egokiak) 4 tomate handi, helduak, zurituak eta dadotan moztuak Tipulin handi bat 2 baratxuri ale, …