Ozpin-olioa baratxuriekin
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Osagaiak
- Kakahuete olioa edo ekilore olioa, litro erdia
- Oliba olio birjina, estra, litro erdia
- 200 g Xerezko ardo-ozpin
- Soja saltsa, bi koilarakada
- Limoi zukua, litro laurdena
- 6 baratxuri ale, txiki-txiki eginak
- Gatza eta piperbeltz beltza, eho berria
Errezeta
Gopor batean gatza, piperbeltza, limoi ura, soja saltsa, baratxuria eta ozpina jarriko ditugu. Dena nahasi, ongi urtu dadin. Orduan olioak gehitu eta metalezko hagaxka batzuen laguntzaz nahasiko dugu dena. Ozpin-olioa dastatu eta gero, gatz pixar bat edo piperbeltz pixka bat emango diogu, haren beharrik baldin badago.
Kristalezko botila pare batean sartu eta ongi itxita edukiko ditugu, entsalada bat maneatu behar dugun bakoitzean erabiltzeko. Eragin, behatza botilako ahoan jarri, zenbat ateratzen den kontrolatzeko, eta zorrotada eder bat emango diogu tomateari edo entsaladako hosto berdeei. Errazago ezin.
Amamaren baratxuri salda
Amamaren baratxuri salda Osagaiak 2 berakatz edo baratxuri ale Gatza Ura Ogi puska bat Zorrotada bat oliba olio birjina … Errezeta Errezeta hau, munduko xinpleena, ez da lau lagunentzat, bakar batentzat baizik. Urdaila triste, ondoezik …
Patatak labean gurin eta baratxuriarekin
Osagaiak 10 patata handi Oliba olio pittin bat 2 baratxuri-buru, azal eta guzti ezkai adaxka 1 150 g gurin Gatza Errezeta Patatak zuritu eta zati loditan moztu, luzetara. Patata bakoitza gutxi gorabehera, lodieraren arabera, 8 …
Barazki pistoa
Barazki pistoa – Osagaiak Tipulin bat, txiki-txiki egina 8 baratxuri ale, osorik, zuritu gabe Oliba olio birjina, 10 koilarakada 2 kuiatxo dadotan moztuak 2 pipermorro gorri, dadotan moztuak 2 piper berde, dadotan moztuak 2 alberjinia …
Baratxuri eta perrexil arrautzopila
Osagaiak 8 baratxuri ale, xehatuak 3 koilarakada oliba olio Sorta eder bat perrexil, puska handi xamarretan pikatua 8 arrautza Gatza Errezeta Padera zabal batean, baratxuria eta olioa erantsi eta, su eztian jarriko ditugu berotzen. Arrautzak …
Baratxuriak hornidura gisa
Osagaiak 6 baratxuri-buru, ale ederrekin 4 koilarakada oliba olio Gatza Errezeta Zuriturik edo osorik erreko ditugu baratxuriak, beren azalarekin. Azala kendu gabe erreko ditugu, osoagoak atera dakizkigun, ez baitira horrela horren erraz erreko. Burutik ale …