Menua

Kapoi errea baratxuriarekin

  • Kapoi errea baratxuriarekin
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • Kapoi eder bat, garbia eta erretzeko prestatua
  • 4 baratxuri-buru
  • Gatza eta piperbeltza, eho berria
  • 2 baso bete ur

Kapoi errea baratxuriarekin

Errezeta

Labe-erretilu batean ipiniko ditugu baratxuri aleak, barreiatuak, lepoa eta hegal-muturrak, hegaztia garbitzerakoan bereizi ditugunak, eta kapoia, albo baten gainean. Urez garaztatuko dugu guztia. Labea 200º-ko tenperaturan jarri eta hantxe edukiko dugu erretilua 30 bat minutuan. Haien ostean, labeko atea ireki, bere zukuaz garaztatu eta erretako alboaren gainean jarriko dugu kapoia, horrela beste 30 bat minutu egin ditzan. Epe horren ondoren, labea ireki eta paparraren gainean jarriko dugu kapoia, bizkarra gora. Beste 30 bat minutuan edukiko dugu horrela bere zukuaz aldiro bustirik. Ondoren, labea ireki eta bere paparraren gainean jarriko dugu kapoia, mokoz behera, eta beste 30 bat minutuan edukiko dugu jarrera horretan. Bere zukuan bustiko dugu berriro hegaztia. Azkenik, epe horren ondoren, mokoz gora jarriko dugu hegaztia, paparra gora beraz, eta erretzen utziko dugu, ongi gorritu arte. Beharko balitz, ur pixka bat erantsiko genuke hegaztia erre bitartean, lehor ez dadin. Heze egon behar du beti erretiluak.

Kapoia plater batean ipini eta aluminio-paperaz bilduko dugu ondoren. 15 bat minutuan edukiko dugu horrela, pausatzen.

Osoa egin genezake, argazkian bezala, baina geuk nahiago zatitan egitea, banatzeko errezago eta xamurrago geratuko delako. Hegaztia puskatzerakoan, 2 hankak eta bi paparrak bereiziko ditugu lehenik, eta bitan egingo ditugu ondoren puska horietako bakoitza, duten tamainagatik. Beraz, 8 puska bereiziko ditugu guztira. Erretilu bero batean banatuko ditugu, ogi txigortuen ondoan. Baratxuri erreen mamian busti ahal izango ditugu ogi txigor horiek.

 

Kapoi errea baratxuriarekin

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

kapoia saltsan

Kapoia saltsan

Kapoia saltsan –  Osagaiak Kapoi eder bat, puskatan egina saltsan egiteko Litro eta erdi ardo beltz Zorrotada bat oliba olio Zorrotada bat brandy 2 tipulin, pikatuak Tomate bat, pikatua Azenario bat, pikatua Eskukada bat perrexil …

kapoia

Kapoia garbitzeko era

Osagaiak Gatza Piperbeltza Errezeta Guztiz lumatu ondoren, luma-hondarrak eta orratzak kenduko dizkiogu hegaztiari. Garretan erreko dugu, lumaren edo iluparen arrastorik gera ez dadin. Hankak eta burua bereiziko ditugu ondoren, lepoa eta ipurdia ukitu gabe utzirik. …

Kapoi erre barrubetea

Kapoi erre barrubetea

Kapoi erre barrubetea –  Osagaiak Kapoi eder bat, garbia eta barrubetetzeko prestatua Baratxuri-buru bat 15 koilarakada haragi salda edo ur 2 eskukada handi ogi mami, esnetan beratua eta xukatua 400 g. oilasko haragi, xehatua Tipulin …