Menua

Bruselatxoak baratxuriarekin

  • Bruselatxoak baratxuriarekin
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Bruselatxoak baratxuriarekin – 

Osagaiak

  • 400 g bruselatxo
  • 2 baratxuri ale, xerratan moztuak
  • 8 koilarakada oliba olio
  • Gatza

Errezeta

Eltze batean ura jarriko dugu irakiten, gatz pixka batekin. Bruselatxoak garbitu eta bitan egingo ditugu ondoren, txikiak ez badira. Ura irakiten hasi orduko erantsiko ditugu bruselatxoak eta 15-20 minutuan edukiko ditugu ondoren egosten. Xukatu eta berotasunean edukiko ditugu.

Padera txiki batean, “dantzan” jarriko ditugu bi baratxuri aleak oliotan. Xukatu berri ditugun bruselatxoen gainean isuriko dugu baratxuri-olio errea. Dastatu eta gatz puntua zuzenduko dugu, behar izanez gero. Olio gutxiago erabil dezakegu eta, haren ordez, gurin puska eder bat erantsi bukaeran.

Bruselatxoak baratxuriarekin

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bruselatxoak kreman

Bruselatxoak kreman

Bruselatxoak kreman –  Osagaiak 400 g bruselatxo Tipulin bat, pikatua 2 baratxuri ale, xehatuak 4 koilarakada oliba olio Gurina, pittin bat Baso bete esne gain urtu Gatza Bruselatxoak kreman Errezeta Eltze batean ura jarriko dugu …

bruselatxoak

Bruselatxoak beren horretan

Bruselatxoak beren horretan –  Osagaiak 400 g bruselatxo 4 koilarakada oliba olio birjina estra Gurina, pixka bat Gatza Errezeta Eltze batean ura jarriko dugu irakiten, gatz pixka batekin. Bruselatxoak garbitu eta bitan egingo ditugu ondoren, …

Bruselatxoak urdaiazpikoarekin

Bruselatxoak urdaiazpikoarekin

Bruselatxoak urdaiazpikoarekin –  Osagaiak 400 g bruselatxo 50 g urdaiazpiko serranoa, dadotan 2 baratxuri ale dl bat oliba olio Gatza Errezeta Eltze batean ura jarriko dugu irakiten, gatz pixka batekin. Bruselatxoak garbitu eta bitan egingo …