Aza odolki errearekin
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Aza odolki errearekin –
Osagaiak
- 2 tipula-odolki
- Aza bat
- 8 koilarakada oliba olio
- 4 baratxuri ale, xerratan
- Gatza
Aza odolki errearekin
Errezeta
Bitan egingo dugu aza. Erdiko zuztarra kendu eta hostoak askatuko ditugu. Ahal neurrian kenduko diegu hostoei erdialdeko zurtoina eta ur ugari jarriko dugu ondoren irakitan, gatz pixka batekin. Hostoak garbitu, lehortu eta zatitu egingo ditugu ondoren, zati ertainetan. Ur irakitan sartuko ditugu eta 20 minutuan edukiko ditugu egosten, eltzea tapatu gabe. Xukatu eta eltzearen gainean edukiko dugu aza. Bitartean, baratxuri-olio errea prestatuko dugu padera batean: baratxuriak gorritu direnean, isuriko dugu olio errea azaren gainean. Gatz pixka bat emango dugu, behar izanez gero. Aza oliotan alde guztietatik busti eta odolki errearen ondoan zerbitzatuko dugu.
Odolkia egiteko, zulatu egin dugu lehenik eta osorik ipini dugu ondoren gaiak itsasten ez diren padera batean, su eztian eta behar adina iraulaldi emanez, ongi erre eta bere koipean ongi gorri dadin. Bero-bero eta lehertzeko zorian dagoela sumatu orduko aterako dugu paderatik; zatitu eta, arestian adierazi bezala, aza egosi berriaren ondoan zerbitzatuko dugu.
Aza odolki errearekin
Odolki salteatua
Odolki salteatua – Osagaiak 2 tipula-odolki fresko Oliba olioa Errezeta Xerra oso loditan moztu eta tanta batzuk olio isuritako padera batean txigortuko ditugu su bizian bi alde zapaletatik, azal kraskatsu bat itxuratu arte. Jakiak itsasten …
Odolkia egosita
Odolkia egosita – Osagaiak 2 tipula-odolki, freskoak Ura edo haragi-salda Errezeta Orratz edo jostorratz batez ziztatuko ditugu odolkiak, egosi bitartean leher ez daitezen. Uretan edo saldan egos ditzakegu. Salda erabiltzen badugu, zapore izugarria erantsiko dio …
Aza gordina entsaladan
Aza gordina entsaladan – Osagaiak Aza txiki bat 4 koilarakada oliba olio Piperrautsa, koilarakadatxo bat Jogurt natural bat Limoi erdiaren zukua Gatza Aza gordina entsaladan Errezeta Azaren zuztarra eta kanpoko hosto itsusiak, gogorrenak eta hondatuenak …
Aza zopa
Aza zopa Osagaiak 300 g patata, zurituak eta puska handitan moztuak Aza bete bat 3 l haragi-salda, barazki-salda edo ur 4 koilarakada handi oliba olio birjina 6 baratxuri ale, xerratan moztuak 5 koilarakada handi esnegain …
Odolki nahaskia
Odolki nahaskia – Osagaiak 2 tipula-odolki, freskoak Oliba olioa, xorta bat 8 arrautza Gatza Perrexil xehatua … Errezeta Odolkia ireki eta barruko betegarria jasoko dugu. Padera bat su bizian jarri eta xorta bat oliba olioa …