Menua

Pasta freskoa onddoekin

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • Onddo salteatuen errezeta bat
  • Esnegain likidoa, litro laurden bat
  • Pasta freskoa, 800 g
  • Perrexil xehatua
  • Ur eta gatza

Errezeta

Esnegaina irakiten jarri eta borborka hasten den momentuan onddo salteatuak gehituko ditugu. Koilara batekin nahasi eta irakiten utzi, 4 minutuz, su motelean. Pasta freskoa ur gazi-gazian egosi, oliba olio pixka batekin. Fabrikatzaileak ontzian jarritako jarraibideei segituko diegu, eta pasta behar den bezala dagoela ikusten dugunean, egosia baina tente, ez bigunegi, orduan ura kenduko diogu. Berehalaxe esnegain krematsua eta onddoak ditugun kazolara gehitu eta ongi-ongi nahasi. Gero perrexil xehatua gehituko dugu. On egiten dio, orobat, oliba olio birjinak. Zorrotada eder bat erantsiko dugu, betiere jan behar dutenen gustuari kasu eginez.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Pasta pistoarekin

Pasta pistoarekin

Pasta pistoarekin –  Osagaiak 600 g pasta, egosi berria, nahi dena (saltsa daramaten plater mota honetarako espagetiak edo makarroiak dira egokiak, baita gnocchi goxo batzuk ere) Barazki pistoa egiteko errezeta Gatza Pasta pistoarekin Errezeta Pasta …

onddoak garbitzeko era

Onddoak garbitzeko era

Onddoak garbitzeko era –  Beharrezkoak Laban txiki bat Zatar heze bat Errezeta Kaxa edo paketetik atera eta onddoen prezioan harri kopuru ikusgarri bat saldu digutela frogatuko dugu. Hosto, intsektu eta zikinkeriaren bat ageri badute itsatsirik, …

pasta muskuiluekin

Pasta muskuiluekin

Pasta muskuiluekin Osagaiak Tipulin txiki bat, xehe-xehe egina Baratxuri ale bat, txikitua Oliba olio pixka bat Ardo zuri pixka bat Baso erdi bat ur Ximiko bat piperrauts gozo 2 koilarakada handi tomate saltsa Muskuilu txikiak, …

pasta nola egosi

Pasta nola egosi

Pasta nola egosi Osagaiak Ura Gatza Errezeta Egosi aurretik axola handikoa da pasta mota ongi aukeratzea. Egosteko ez dute denbora bera behar pasta freskoak eta lehorrak, irin arruntaz egindakoak eta irin integralez egindakoak, edo espageti …

sukaldean-fondo0

Pasta gainerrea gaztarekin

Osagaiak 3 baratxuri ale, txiki-txiki eginda 4 koilarakada oliba olio Perrexil xehatua Esnegain likidoa, litro laurdena 600 g pasta, egosi berria, nahi dena (saltsa daramaten plater mota honetarako espagetiak edo tagliatelleak dira egokiak) Gazta koipetsu …