Menua

Ziazerba lasagna

  • ziazerba lasagna
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Ziazerba lasagna

Osagaiak

  • Lasagnarako pasta, pakete bat (aldez aurretik egosi behar ez dena erostea hobe)
  • 2 tipulin, txiki-txiki eginak
  • 3 baratxuri ale, txikituak
  • 5 koilarakada oliba olio
  • Haragi pikatua, kilo erdia (txerrikia, behikia edo txahalkia, gizena ere baduena xamurragoa izan dadin)
  • Ziazerba garbiak, zuztar gogorra kenduta, kilo bat
  • Tomate saltsa, litro laurdena
  • Bexamel saltsa, litro erdia
  • Perrexil xehatua
  • Gazta arraspatua (koipetsua)

Errezeta

Zartagin zabal batean olioa jarriko dugu eta bertan baratxuri aleak, gatz pixka bat eta tipulina gehituko ditugu. Su ezti-eztian jarriko dugu. Barazkia pixkana-pixkana frijitu dadila, 20 bat minutuan. Denbora hori iraganik, sua bizitu eta haragi xehatua gehitu. Dagoela haragia frijitzen, beste 20 minutuz, zurezko zaliarekin eragiteari utzi gabe, haragi pikatua suelto gelditu dadin, ez ore bat egina. Orduan ziazerbak gehitu eta egin daitezela beste 10 bat minutuz, beren zukua atera eta gero lurruntzen den arte. Gazitu eta tomate saltsa gehitu. Saltsa pixka bat loditu dadila, haragia eta barazkia melenga gelditzeko. Perrexila erantsi eta geroko gorde dena.

Labean sartzeko moduko erretilu sakon batean, bexamel geruza bat jarriko dugu eta gainean lasagnarako pasta xaflak zabalduko ditugu. Haragi frijituaren eta ziazerben parte batekin estaliko dugu dena, gero berriz bexamel geruza bat eta gazta arraspatuarekin kapa lodi bat par-par botea. Horrelaxe egingo dugu, kapaka, osagaiak bukatzen zaizkigun arte. Axola handikoa da lasagnarako pasta beti bexamela ukituz egotea. Bukaera honela: lasagna, bexamela eta gazta arraspatua par-par botea.

Erretilua labean sartuko dugu, aluminiozko paperarekin estalita, eta dagoela berotan 200 graduan, 30 minutuz gutxienez. Azkeneko 10 minutuetan, papera kendu, gazta gainerreta gelditu dadin, geruza gorri goxo-goxoa eginda.

Garrantzitsua da labean pasatutako denbora hori guztia, barreneko lasagna xaflak egos daitezen, xamur gelditu daitezen. Mota horretako pasta erabiliz gero, ez dugu izango aurretik egosi beharrik, lan nekeza baita benetan.

Lasagna erabat barazkiekin egin nahi badugu, hau da, haragirik gabe, orduan ziazerbak bi kilo izan daitezela. Horrela betegarri guztia barazkia izango da.

Ziazerba lasagna

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Pasta freskoa karraspinekin

Osagaiak Karraspinen errezeta bat: “Karraspinak kremarekin” Tipulin bat, txiki-txiki eginda Pasta fresko egosia, 500 g Oliba olioa birjina, estra, 5 koilarakada Baso erdi bat ardo zuri Gatza Errezeta Zartaginean bi koilarakada oliba olio jarrita, tipulina …

Pasta pistoarekin

Pasta pistoarekin

Pasta pistoarekin –  Osagaiak 600 g pasta, egosi berria, nahi dena (saltsa daramaten plater mota honetarako espagetiak edo makarroiak dira egokiak, baita gnocchi goxo batzuk ere) Barazki pistoa egiteko errezeta Gatza Pasta pistoarekin Errezeta Pasta …

Pasta txirlekin

Pasta txirlekin

Pasta txirlekin –  Osagaiak Tipulin txiki bat, xehe-xehe egina Baratxuri ale bat, txikitua Oliba olio pixka bat Ardo zuri pixka bat Baso erdi bat ur Arrozetarako txirlak, kilo bat Perrexil xehatua 600 g pasta, egosi …

sukaldean-fondo0

Pasta soja-saltsa eta oilaskoarekin

Osagaiak 2 oilasko papar, zerrendatan moztuak Tipula bat, pikatua Piper berde bat, pikatua 2 porru, pikatuak Eskukada bat barrengorri, xerratan moztuak Oliba olioa 300 g pasta txinatar Zorrotada on bat soja saltsa Errezeta Padera batean, …

Pasta ganbekin

Pasta ganbekin

Pasta ganbekin –  Osagaiak 32 ganba fresko, azala kenduta, bitan zatituak, luzetara 2 baratxuri ale, txikituak 6 koilarakada oliba olio Perrexil xehatua 600 g pasta, egosi berria, nahi dena (saltsa daramaten plater mota honetarako espagetiak …