Menua

Haragi lasagna labean

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • Lasagnarako pasta, pakete bat (aldez aurretik egosi behar ez dena erostea hobe)
  • 2 tipulin, txiki-txiki eginak
  • 3 baratxuri ale, txikituak
  • 5 koilarakada oliba olio
  • Haragi pikatua, kilo bat (txerrikia, behikia edo txahalkia, gizena ere baduena xamurragoa izan dadin)
  • Tomate saltsa, litro laurdena
  • Bexamel saltsa, litro erdia
  • Perrexil xehatua
  • Gazta arraspatua (koipetsua)

Errezeta

Zartagin zabal batean olioa jarriko dugu eta bertan baratxuri aleak, gatz pixka bat eta tipulina gehituko ditugu. Su ezti-eztian jarriko dugu. Barazkia pixkana-pixkana frijitu dadila, 20 bat minutuan. Denbora hori iraganik, sua bizitu eta haragi xehatua gehitu. Dagoela haragia frijitzen, beste 20 minutuz, zurezko zaliarekin eragiteari utzi gabe, haragi pikatua suelto gelditu dadin, ez ore bat egina. Gazitu eta tomate saltsa gehitu. Saltsa pixka bat loditu dadila, haragia melenga eta ongi krematsua gelditzeko. Perrexila erantsi eta geroko gorde dena.

Labean sartzeko moduko erretilu sakon batean, bexamel geruza bat jarriko dugu eta gainean lasagnarako pasta xaflak zabalduko ditugu. Haragi frijituaren parte batekin estaliko dugu dena, gero berriz bexamel geruza bat eta gazta arraspatuarekin kapa lodi bat par-par botea. Horrelaxe egingo dugu, kapaka, osagaiak bukatzen zaizkigun arte. Axola handikoa da lasagnarako pasta beti bexamela ukituz egotea. Bukaera honela: lasagna, bexamela eta gazta arraspatua par-par botea.

Erretilua labean sartuko dugu, aluminiozko paperarekin estalita, eta dagoela berotan 200 graduan, 30 minutuz gutxienez. Azkeneko 10 minutuetan, papera kendu, gazta gainerreta gelditu dadin, geruza gorri goxo-goxoa eginda.

Garrantzitsua da labean pasatutako denbora hori guztia, barreneko lasagna xaflak egos daitezen, xamur gelditu daitezen. Mota horretako pasta erabiliz gero, ez dugu izango aurretik egosi beharrik, lan nekeza baita benetan.

 

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ppp

Pasta entsalada karrakela eta perrexil-pestoarekin

Pasta entsalada karrakela eta perrexil-pestoarekin –  Osagaiak Kg pasta, egosia eta hoztua (makarroi edo “galet” moldekoa) Kg bat karrakela edo magurio, egosiak eta oskoletik orratz batez atereak 3 tomate umo Tipulin bat, pikatua Perrexil pikatua …

TRIPAKIAK

Tripakiak bizkaiko eran

Tripakiak bizkaiko eran –  Osagaiak Kg erdia txahal mutur Kg bat tripaki, garbi eta lauki handitan moztuak Txahal hanka erdi bat Txerri hanka erdia Txahal zankar hezur bat Tipula bat Baratxuri ale bat Azenario bat …

Pasta txirlekin

Pasta txirlekin

Pasta txirlekin –  Osagaiak Tipulin txiki bat, xehe-xehe egina Baratxuri ale bat, txikitua Oliba olio pixka bat Ardo zuri pixka bat Baso erdi bat ur Arrozetarako txirlak, kilo bat Perrexil xehatua 600 g pasta, egosi …

Almandrongilak tipula saltsan

Almandrongilak tipula saltsan

Almandrongilak tipula saltsan Osagaiak 750 g behi haragi, xehatua (txahalkia edo txerrikia, edo nahasia ere izan daiteke) Baratxuri pixka bat eta perrexil xehatua 2 koilarakada ogi birrindua Berehalako tipula zopa, zorro bat Ura, bizpahiru edontzi …

sukaldean-fondo0

Haragi xerra eta baratxuri ogitartekoa

Osagaiak Opil bat, bitan irekia Haragi xerra bat, ez oso lodia, zaharrarena edo gaztearena (behia edo txahala) 2 baratxuri ale, xerratan Xorta bat oliba olio Gatza Errezeta Jakiak itsasten ez diren padera batean oliba olioa …