Menua

Arroza barazkiekin

  • Arroza barazkiekin
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Arroza barazkiekin

Osagaiak

  • 3 koilarakada handi oliba olio birjina
  • Porru bat, pikatua
  • Azenario bat, xerratan moztua
  • Tipula bat, pikatua
  • Xorta bat leka, haririk gabe eta zatituak
  • 2 eskukada txanpinoi, zatituak
  • 4 orburu garbi, laurdenkatuak
  • Alberjinia bat, dadotan moztua
  • Bi baratxuri ale, xehatuak
  • 4 koilarakada tomate saltsa
  • 500 g arroz
  • 1,3 l oilasko-salda edo ur
  • Gatza

Errezeta

Kazola zabal batean, olio isuri eta porrua, azenarioa eta tipula gozatuko ditugu su eztian, 5 minutuko denbora-tartean. Lekak, txanpinoiak, orburuak, alberjinia eta baratxuria erantsiko ditugu ondoren, gatz pixka bat emanez. Su eztian edukiko dugu guztia beste 10 minutu gehiagoan.

Tomate saltsa gaineratu eta gero irauliko dugu arroza. Kontu handiz nahasi eta salda edo ur beroa isuriko dugu ondoren. Gatz puntua neurtuko dugu ondoren eta gatz pittin bat gehiago emango dugu behar izanez gero. Ura bota badugu, haragi-salda pastilla bat erantsiko diogu, arroza behar bezala gozatzeko. Kazola estali eta su eztian egosiko dugu guztia, 16/18 minutu inguruan.

Denbora-tarte hori igaro eta gero, sua itzali, arroza minutu batzuetan pausatzen utzi kazola estalita, eta berehala zerbitzatuko dugu.

Arroza barazkiekin

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

PERRETXIKO RISSOTOA Joselu Blanco

Perretxiko risottoa

Perretxiko risottoa –  Osagaiak 500 g arroz (ale biribileko arroza) Perretxiko freskoak 4 koilarakada oliba olio 4 azafrai-izpi 2 tipula ertain, txikituak Baso bete ardo zuri Haragi salda edo ura, 1,3 litro Gatza Perretxiko risottoa Errezeta …

sukaldean-fondo0

Arroz eta hegaluze pastel hotza

Osagaiak Kg erdia arroz zuri, egosia 300 g hegaluze, kontserbakoa eta xukatua 250 g tomate saltsa hotz 250 g maionesa hotz 6 pikillo piper, zerrendatan moztua 2 eskukada oliba beltz eta berde, hezurrik gabe Errezeta …

Arroz beltza txipiroiekin

Arroz beltza txipiroiekin

Arroz beltza txipiroiekin Osagaiak Kg erdi txipiroi, dadotan moztuak Txipiroien tintak 8 koilarakada handi oliba olio birjina 2 tipulin handi, pikatuak 2 baratxuri ale, xehatuak 500 g arroz, ale biribilekoa 2 baso ardo zuri 1,3 …

Arroza txirlekin

Arroza txirlekin

Arroza txirlekin Gure mahaietan ezin da falta plater hau: fina bezain gustagarria da, batez ere arroza eta txirlen puntuarekin asmatzen bada. Esan beharrik ez dago txirlak zenbat eta fresko eta salbaiagoak, hobeto aterako zaizula, baina …

arroz tortilla

Arroz tortilla

Arroz tortilla –  Osagaiak 20 koilarakada arroz zuri baratxuri eta perrexilarekin 8 arrautza, joak Perrexila, xehatua Gatza Errezeta Jo ditugun arrautzetan nahasiko dugu baratxuriz eta perrexilez maneaturiko arroza. Gatz gutxi eman eta perrexil xehatua erantsi. …