Zainzuri tortila
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Zainzuri tortila
Osagaiak
- Sorta bat zainzuri
- 3 koilarakada oliba olio
- 8 arrautza, joak eta gatza emanak
- Gatza
Errezeta
Alde gogorra eta lurtsua kenduko diegu zainzuriei. Zuritu. Muturra bereizi, 2 bat zm, eta xerra finetan moztuko ditugu zurtoinak. Padera su ertainean jarri eta bi koilarakada oilo isuriko dugu.
Zainzuri muturrak paderan jarri eta 5 minutuan edukiko dugu hartan, su eztian. Zurtoin pikatuak erantsiko ditugu ondoren. Sua bizitu, erabili ez dugun olioa, koilarakada bat, erantsi, eta beste 5 minutuan maneatuko dugu guztia. Gatz pixka bat eman eta arrautza joak erantsiko ditugu. Kontu handiz egingo dugu arrautzopila, barrua mamitsu utzi arte. Zerbitzatu.
Zainzuri tortila

Esnegain bizkotxoa
Esnegain bizkotxoa – Osagaiak 4 arrautza Azukre hautsa, 125 g Almendra gordinaren hautsa, 170 g 125 g gurin bigun Esnegain irakina eta ura kendua. Bestela esnegain likidoa Esnegain_bizkotxoa Errezeta Katilu batean, hagaxkekin, arrautzak jo behar …

Gari-zainzuriak salteatuta
Osagaiak Gari-zainzuriak, 2 sorta 2 koilarakada oliba olio Gatza Errezeta Zainzuriei beheko alde gogor eta lurtsua kenduko diegu. Horretarako, behe-behetik tolestu zainzuria eskuekin. Zainzuria alde zati ez hain gogorretik hauts dadin lortuko dugu. Gero zuritu. …

Mascarpone krema
Mascarpone krema – Osagaiak 2 arrautza oso 160 g azukre 200 g esnegain, harrotua 400 g mascarpone Errezeta Arrautzak azukrearekin nahasi eta bizkor jo. Kontu handiz erantsiko dugu ondoren mascarpone gazta, nahasturak ongi hartu eta …

Ilarrak arrautza irakinarekin
Ilarrak arrautza irakinarekin – Osagaiak 800 g ilar fresko, xamur eta txiki (lekak gordeko ditugu, zabalik) Urdaiazpiko xerra bat, dadotan moztua 10 koilarakada ilar leka salda Tipulin fresko bat, pikatua 2 baratxuri ale, xehatuak 4 …

Arrautzopil krematsua nola egin
Beharrezkoak Arrautzak Esnegaina Errezeta Bi modu daude arrautzopil krematsu bat egiteko. Arrautza hutsez egin behar badugu, arrautzopil frantses bat alegia, koilarakada batzuk esnegain urtu erantsiko dizkiegu arrautzei sutan mamitu baino lehentxeago. Esnegaina erants dezakegu, era …