Menua

Arrautzopil krematsua nola egin

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Beharrezkoak

  • Arrautzak
  • Esnegaina

Errezeta

Bi modu daude arrautzopil krematsu bat egiteko. Arrautza hutsez egin behar badugu, arrautzopil frantses bat alegia, koilarakada batzuk esnegain urtu erantsiko dizkiegu arrautzei sutan mamitu baino lehentxeago. Esnegaina erants dezakegu, era berean, arrautzopila paderan bildu hasi baino lehen; opila mamitu denean, erdian isuriko dugu esnegaina. Modu horretan, mamitsu geratuko da esnegaina erdian, arrautzopilaren barruan itxirik.

Patata tortilla egin behar badugu, patata eta arrautzak alde batetik mamitzen ari direnean, buelta eman aurretik, erantsiko ditugu arrautza gorringo batzuk, joak. Zurezko zaliaz gaien erdian zulo bat egin eta egoki zabalduko ditugu gorringo joak. Bizkor irauliko dugu orduan tortilla beste aldea ere ongi mami dadin. Tortillak arrautza gorringo gehiago izango du eta mamitsu eta hori geldituko zaigu.

 

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Esnegain bizkotxoa

Esnegain bizkotxoa

Esnegain bizkotxoa –  Osagaiak 4 arrautza Azukre hautsa, 125 g Almendra gordinaren hautsa, 170 g 125 g gurin bigun Esnegain irakina eta ura kendua. Bestela esnegain likidoa Esnegain_bizkotxoa Errezeta Katilu batean, hagaxkekin, arrautzak jo behar …

saltsa arrosa

Saltsa arrosa

Saltsa arrosa –  Osagaiak Oliba olioa, hiru litro laurden inguru 4 arrautza gorringo 3 koilarakada sagardo-ozpin Gatz pixka bat Laranja zuku pixka bat Koilarakada bat ketchup saltsa Koilarakada bat ziape Tomate frijituaren saltsa, 2 koilarakada …

sukaldean-fondo0

Gorringo gordinak entsaladan

Osagaiak Kg bat gorringo, gordinik 12 koilarakada oliba olio birjina 2 koilarakada sagardo-ozpin Gatza eta piperbeltz eho berria *Lau pertsonentzat Errezeta  

sukaldean-fondo0

Quiche lorraine nola egin

Osagaiak 250 g irin 120 g gurin guri, dadotan moztua Azukre pixka bat 5 koilarakada ur 3 arrautza + 3 gorringo Litro laurdena esne Litro laurdena esnegain Gatza 220 g hirugihar ketu, azalik gabe eta …

Arrautzak nola egosi

Arrautzak nola egosi

Arrautzak nola egosi Beharrezkoak Arrauzak Ura Gatza Errezeta Arrautzak eltze baten hondoan utzi eta ur hotz askorekin estaliko ditugu. Gatz larria ere bota, eskutada bat. Uretan sartzean arrautza azala ez arrailtzeko ematen diogu gatza, bestela …