Menua

Xapoa saltsa berdean

  • xapoa saltsa berdean
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Xapoa saltsa berdean

Osagaiak

  • 4 xapo solomo, hezurrik gabe, 200 g bakoitzak
  • 2 baratxuri xister, pikatuak
  • 5 koilarakada oliba olio
  • Ximiko bat irin
  • Perrexil xehatua
  • Litro laurdena arrain salda edo ur
  • Gatza

 

Errezeta

Olioa isuri eta su eztian jarriko dugu kazola zabal bat. Baratxuria erantsi eta, erre gabe betiere, dantzan hasi dela sumatu orduko gaineratuko dugu irina, pixar bat. Segundo batzuetan edukiko dugu eztitzen, kolorea hartzen utzi gabe. Arrain salda edo ura isuri eta minutu batean edukiko dugu guztia irakiten. Arrainari gatza eman eta saltsan ipiniko ditugu xapo solomoak.

Su ezti-eztian edukiko dugu arraina 4 bat minutuan, kazolari hara eta hona leunkiro eraginez. Solomoak irauliko ditugu orduan, espatula batez baliatuta, eta beste bi minutuan edukiko dugu arraina gozatzen, kazolari eragin eta eragin. Garrantzitsua da arraina su eztian berotzea eta kazola leun erabiltzea.

Perrexil xehatua hautseztatuko dugu gainetik. Kazola sutatik atera eta hara eta hona eraginez lodituko dugu saltsa. Gatz-puntua neurtu eta berehala zerbitza dezagun.

Xapoa saltsa berdean

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Xapo matrailak saltsa berdean patatekin

Xapo matrailak saltsa berdean patatekin

Xapo matrailak saltsa berdean patatekin –  Osagaiak Xapo matrailak, garbiak, hexurrak-eta kenduta, 1 kg 10 koilarakada oliba olio Baso erdi bat ardo zuri Arrain salda edo ura 2 baratxuri ale, txikituak Perrexil txikitua Patata txiki …

xapo gibela tipularekin

Xapo gibela tipularekin

Xapo gibela tipularekin Osagaiak Kg bat xapo gibel, gordinik Ximiko bat irin 6 tipula, zerrenda mehetan moztuak 4 baratxuri ale Oliba olioa Xorta bat ardo zuri Gatza   Errezeta Xapo gibelaren azalean ziztada arin batzuk …

Xapoa satsa amerikarrean

Xapoa satsa amerikarrean

Xapoa satsa amerikarrean –  Osagaiak 4 xapo zati, hezurrarekin, 350 g bakoitzak 3/4 litro saltsa amerikar 16 otarrainxka, zurituak Xorta bat brandy edo armagnac Oliba olioa eta gurina Gatza Xapoa satsa amerikarrean Errezeta Gatza emango …

Xapo errea txirlekin

Xapo errea txirlekin

Xapo errea txirlekin –  Osagaiak Xapo eder bat edo bi ertain, 4 lagunentzat, azalik, alboko hezurrik eta errairik gabe Baso erdia ardo zuri 7 koilarakada oliba olio 6 baratxuri ale, xaflatan 4 koilarakada sagardo-ozpin Kg …

Xapo irin-arrautzeztatua

Xapo irin-arrautzeztatua

Xapo irin-arrautzeztatua Osagaiak 8 xapo puska, hezurrik gabe, 75 g bakoitzak Oliba olioa, frijitzeko Baratxuri ale bat Irina eta arrautza joa Gatza   Errezeta Gatza emango diegu xapo puskei. Padera batean olio pixar bat isuri …